BIC Bizkaia Ezkerraldeak barne-ekintzailetzari buruzko beste jardunaldi bat hartu du
Maiatzaren 2ko (astelehena) goizean, BIC Bizkaia Ezkerraldeko Ilgner erakinean, barne-ekintzailetzari buruzko jardunaldi bat egin da, eta bertan izan da Layre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria. Topaketan, hurbiletik ezagutu ahal izan da Emica Solar bertako enpresaren barne-ekintzailetzako esperientzia, bai eta ikuspegi estrategiko eta metodologikoa ere, Loop Business Innovationen eskutik. Horrez gainera, Barnekintzaile programa [...]