Intraemprendimiento

BIC Bizkaia Ezkerraldearen tutoretzapeko hiru enpresa, ON BIZKAIA sarien irabazleen artean

Atzo, Bizkaiko enpresa- eta ekintzailetza-sarea BECen bildu zen, lurraldeko enpresa txiki eta ertainek lurraldean jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko egiten duten ekarpena aitortzeko xedez ematen dituen sari horien ekitaldian. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatua bertan zeudela eman ziren ON BIZKAIA sariak, eta sarituen artean BIC Bizkaia Ezkerraldearen tutoretzapeko zenbait enpresa egon ziren.

BIC Bizkaia Ezkerraldea MathWorksekin elkartu da, haren azeleratzaileentzako programaren bitartez

BIC Bizkaia Ezkerraldeak lankidetza-akordio bat sinatu du MathWorksekin, eta MathWorksen Azeleratzaileen Programaren parte izango da aurrerantzean. Dagoeneko programako parte diren mundu osoko beste 200 azeleratzailerekin bat egin du horrela.

BIC Bizkaia Ezkerraldeak barne-ekintzailetzari buruzko beste jardunaldi bat hartu du

Maiatzaren 2ko (astelehena) goizean, BIC Bizkaia Ezkerraldeko Ilgner erakinean, barne-ekintzailetzari buruzko jardunaldi bat egin da, eta bertan izan da Layre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria. Topaketan, hurbiletik ezagutu ahal izan da Emica Solar bertako enpresaren barne-ekintzailetzako esperientzia, bai eta ikuspegi estrategiko eta metodologikoa ere, Loop Business Innovationen eskutik. Horrez gainera, Barnekintzaile programa [...]