BIC Bizkaia Ezkerraldea (Centro de Desarrollo Empresarial de la Margen Izquierda S.A.) helburu nagusia enpresak sortzea, dibertsifikatzea eta finkatzea da, Ezkerraldean eta Meatzaldean aberastasuna eta enplegua sortzeko xedez.

BIC Bizkaia Ezkerraldeak Ilgner Enpresa Haztegia du, 2.500 m2ko azalera eta enpresetarako 54 modulu dituen kokaleku historiko erabat berriztatua. Bertan, guztiek erabiltzeko ekitaldi aretoa, prestakuntza gelak, bilerak egiteko gelak, ekintzailetzarako gelak edo aparkalekua daude, besteak beste. Une honetan, Ilgner haztegiak 25 enpresa berritzaile jasotzen ditu.

Bic Bizkaia Ezkerraldeak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du, Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren, SPRIren, bitartez, eta erakundearen bazkide gisa, euren laguntza programa guztiak eskaintzen dizkie ekintzaileei eta enpresei.

Gure eskualdean (Ezkerraldea eta Meatzaldea) aurrera eraman nahi duzun enpresa proiekturen bat baldin baduzu, BIC Bizkaia Ezkerraldean hori martxan jartzen lagun diezazukegu.

Dagoeneko enpresaria bazara eta zure enpresa gure jarduketa eremuko udalerrietako batean badago, BIC Bizkaia Ezkerraldean finantzaketaren bilaketan, jarduera berritzaile berrien garapenean eta zure negozioaren nazioartekotzean lagundu egingo dizugu.