4 nuevas start ups en BIC

BIC Bizkaia Ezkerraldeak lankidetza-akordio bat sinatu du MathWorksekin, eta MathWorksen Azeleratzaileen Programaren parte izango da aurrerantzean. Dagoeneko programako parte diren mundu osoko beste 200 azeleratzailerekin bat egin du horrela. Elkartze horren bidez, BIC Bizkaia Ezkerraldeak urtebeteko sarbidea emango die startup kide guztiei, dohainik, MATLAB, Simulink eta beste 90 produktu osagarritara baino gehiagotara. Gainera, startupek sarbidea izango dute MathWorksen ikasketa-baliabideetara, hartara, arin ikasiko dituzte MATLAB eta Simulink erabiltzeko trebetasunak.

Startup kide bakoitzak gehienez ere 10 lizentzia eskuratuko ditu dohainik, baita MathWorkseko ingeniarien euskarria eta MATLAB Centralerako sarbidea ere; erabiltzaileen komunitatea da, non 100.000 kidek baino gehiagok ezagutzak eta kodeak partekatzen dituzten libreki. Era berean, beren produktuak ezagutzera emateko aukera ere izango dute, startupentzako MathWorksen sustapen-programaren bitartez. BIC Bizkaia Ezkerraldeak hainbat tresna emango ditu, analisirako, diseinurako, modelatzerako, simulaziorako, kodeak sortzeko eta egiaztatu eta balioztatzeko.