Maiatzaren 2an, 09:30etik 12:00etara arte, intraekintzailetzari buruzko jardunaldi bat egingo da BIC Bizkaia Ezkerraldearen llgner eraikinean. Enpresa bat ekintzaileago izateko gakoak azalduko dira bertan. Gainera, hizpide izango da Eusko Jaurlaritza-SPRIren Barnekintzaile programa, enpresa-negozio berriak bilatzeko eta sortzeko sostengua ematen duena.

Industriaren eta zerbitzu aurreratuen alorreko enpresen zuzendaritza-taldeei zuzentzen zaie jardunaldia, enpresaren DNA ekintzailea sendotzeko arrazoi eta aukerak ulertzea helburu. Barnekintzaile tresna berriaren bidez enpresa-negozio berrien garapena sustatzea da asmoa, gure industria-sarea berritzeko palanka izan daitezen.