“Ez naiz hiperrealista izaten saiatzen, ezta nire pinturari azalpen erretorikoak bilatzen ere. Batez ere niretzat margotzen dut””
Fernando Bazeta (Bilbo, 1965) Bilboko itsasadarrari prisma protagoniko batetik begiratzen dion artista da. Margolariarentzat, Itsasadarra, denboraz kanpoko lekuko bat da, bere ziklo naturala jarraitzen duen eta nekaezin mantentzen den elementu bat, bere inguruko eraikuntzak, halabeharrezko eraldaketa batean murgiltzen diren bitartean. Irailaren 9an, Bazetak “Urdin - Itsasadarraren geografiak” erakusketa inauguratu zuen Ilgner eraikinean (BIC Bizkaia Ezkerraldea).


