Enpresak

Euskal enpresa txikiak, hurrengo Bizkaia Open Future_ekimenaren jardunaldi irekian

Topaketa horren helburua, bertoko ekosistema ekintzailea sakontzea da, sektore teknologiko eta industriala eta datozen urteotan horiek izango dituzten erronkak lehen eskutik ezagut ditzazun.

Robotikak Industria 4.0ari eskaintzen dizkion aukerak, datorren Bizkaia Open Future_ ekimeneko jardunaldian

Bizkaia Open Future_ ekimenak, Telefónicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu dutenak, “Robotikaren demokratizazioa: robot adimendunak 4.0 Industriarako”, jardunaldian parte hartzeko gonbit egiten dizu. Jardunaldi hori urriaren 20an izango da, 15:30etik aurrera, BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen Crowdworking Ilgner eraikinean.

PRESTIK Ezkerraldea 2016 azoka urriaren 20an eta 21ean izango da Portugaleten

PRESTIK Ezkerraldea 2016 azoka gainean dugu. Datozen urriaren 20an eta 21ean Portugaleteko Nautika Eskolan ospatuko da enpleguaren 5. azoka, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarte Inklusioa eta Berrikuntza Sailak antolatutakoa haren DEMA-Enpresa Garapena Agentziatik.

Bizkaia Open Future_ ekimenaren lantegi adimendun, malgu eta akatsgabeei buruzko jardunaldian parte hartu

Bizkaia Open Future_ ekimenak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak sustatutakoak, “Lantegi adimendun, malgu eta akatsgabeetarantz” izeneko jardunaldi irekia antolatu berri du. Ekitaldia irailaren 15ean izango da, 15:30ean, BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen Crowdworking Ilgner-ean, hain zuzen.

Zer da Velatia erronka? Parte har ezazu!

'Nola hobe ditzakete teknologia berriek urrutiko lekuetan dauden parke eolikoetako transformazio-zentroen mantentze-lanak?’ Horixe da Ormazabal-ek (Velatiako enpresa) proposamen horretarako konponbiderik (osoa ala partziala) duen ekintzaile, startup, enpresa txiki eta ertain edo erakundeei proposatzen dien erronka.

BIND 4.0, Euskadiko eta munduko talentuaren apustua

4.0 Industria alorreko startupek Euskadiko enpresa handiekin kolaboratzeko aukera izango dute BIND 4.0 programari esker, mundu osoko ekimen berritzaileak gurera erakartzeko apustua, hain zuzen. Proiektuen aukeraketa prozesuan sartzeko epea datorren irailaren 16an amaituko da. Izen ematea.

FOTOS: Reunión comarcal para impulsar la competitividad de Ezkerraldea, Meatzaldea y Enkarterri

La Diputación Foral de Bizkaia ha puesto en marcha la iniciativa "Estrategia Comarcal" con el objetivo de dar un impulso a la competitividad del Territorio Histórico y ajustar las políticas públicas a las necesidades específicas empresariales. Para recoger las experiencias de los diferentes agentes de Ezkerraldea, Meatzaldea y Enkarterri, la iniciativa desarrolló hace varios días [...]

BIDEOA: Bizkaia Open Future_ , Industria 4.0aren bidean

Bizkaia Open Future_ekimenari buruzko bideoa. Programa hau sortu zen ehun industrialaren digitalizazioa errazteko, talentu ekintzaile lokala zein internazionala erakartzeko, eta industria bizkaitarraren osagarri liratekeen bokazio globaleko startupak eratzeko helburuarekin.

Bizkaia Open Future_ programaren lehen jardunaldian Industria 4.0ren erronkak eta aukerak aztertu dituzte

Ehun lagun inguru bildu dira Bizkaia Open Future_ programaren hasiera ekitaldian BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen Crowdworking Ilgner espazioan. Bertaratutakoek Industria 4.0k eskaitzen dituen erronkak, aldaketak eta aukerak aztertu dituzte. Ezkerraldeko eta Bizkaia osoko industria-ehunaren eraldaketa honek, ekintzaileen talentua bultzatu nahi du.

eBay taldeak Ticketbis, BIC Bizkaia Ezkerraldeak bultzatutako enpresa, erosi du

2009. urtean Jon Uriartek eta Ander Michelenak Ticketbis, sarrerak saldu eta erosteko plataforma digitala, sortu zuten, eta zazpi urte eta gero, eBay taldeak 165 milioi euroengatik erosiko duela iragarri du. Bi bilbotarrek sortutako eta BIC Bizkaia Ezkerraldeak bultzatutako enpresa, hasieratik eta gaur egun arte, dugu hau.