Enpresak

BIND 4.0, Euskadiko eta munduko talentuaren apustua

4.0 Industria alorreko startupek Euskadiko enpresa handiekin kolaboratzeko aukera izango dute BIND 4.0 programari esker, mundu osoko ekimen berritzaileak gurera erakartzeko apustua, hain zuzen. Proiektuen aukeraketa prozesuan sartzeko epea datorren irailaren 16an amaituko da. Izen ematea.

Leire Ahedok eta bere proiektua GeNextek Yuzz Barakaldo 2016 programaren lehen saria jaso dute

Yuzz Barakaldo 2016 programaren irabazleak ezagutu ditugu dagoeneko. Ostegunean final handia ospatu zuten BIC Bizkaia Ezkerraldean eta lehen saria Leire Ahedo Biologia ikaslearentzako izan zen; lasterketarako zaldien zinetzia genetikoa aztertzeko GeNEXT proiektua izan da berea.

BIDEOA: Bizkaia Open Future_ , Industria 4.0aren bidean

Bizkaia Open Future_ekimenari buruzko bideoa. Programa hau sortu zen ehun industrialaren digitalizazioa errazteko, talentu ekintzaile lokala zein internazionala erakartzeko, eta industria bizkaitarraren osagarri liratekeen bokazio globaleko startupak eratzeko helburuarekin.

Bizkaia Open Future_ programaren lehen jardunaldian Industria 4.0ren erronkak eta aukerak aztertu dituzte

Ehun lagun inguru bildu dira Bizkaia Open Future_ programaren hasiera ekitaldian BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen Crowdworking Ilgner espazioan. Bertaratutakoek Industria 4.0k eskaitzen dituen erronkak, aldaketak eta aukerak aztertu dituzte. Ezkerraldeko eta Bizkaia osoko industria-ehunaren eraldaketa honek, ekintzaileen talentua bultzatu nahi du.

eBay taldeak Ticketbis, BIC Bizkaia Ezkerraldeak bultzatutako enpresa, erosi du

2009. urtean Jon Uriartek eta Ander Michelenak Ticketbis, sarrerak saldu eta erosteko plataforma digitala, sortu zuten, eta zazpi urte eta gero, eBay taldeak 165 milioi euroengatik erosiko duela iragarri du. Bi bilbotarrek sortutako eta BIC Bizkaia Ezkerraldeak bultzatutako enpresa, hasieratik eta gaur egun arte, dugu hau.

2016/05/25|Enpresak|

Ostiral honetan amaituko da Bizkaia Open Future_ programan izena emateko epea

Apirilaren 29an, ostiralez, 4.0 industrian lanean ari diren edo lan egin nahi duten ETE eta start-upentzat pentsatuta dagoen Bizkaia Open Future_ programan izena emateko epea amaituko da. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak bultzatzen duten ekimen hau doanekoa da eta Bizkaiko 45 enpresak parte har dezaten ­-15 start-up eta 30 ETE- aurreikusten da. Lehenengoei Trebakuntza eta [...]

BIC Bizkaia Ezkerraldeak Bizkaia Open Future_ ekimenari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Industria 4.0ren alde apustu egiten duten startupei eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta

BIC Bizkaia Ezkerraldeak industriaren lehiakortasuna bultzatzearen alde eta 4.0 ehun industrialera igarotzeko erraztasunak sustatzearen alde apustu egiten du Bizkaia Open Future_ ekimenaren esku, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefonikak martxan jarritako ekimena. Programaren zehaztasunak ezagutzera emateko, asteazken honetan, apirilak 20, startupentzako eta industriaren sektoreko enpresa txiki eta ertainentzako jardunaldi informatiboak ospatuko dira BIC Bizkaia Ezkerraldean (programaren [...]

Zein baldintzak bete behar ditut Bizkaia Open Future_ ekimenean parte hartzeko?

Bizkaia Open Future_ ekimenak industriaren digitalizazioaren prozesuan parte hartu nahi duten enpresa txiki eta ertainak bilatzeko lehen deialdia deitu du; Industria 4.0 ehun industrialera igarotzeko erraztasunak sustatu nahi du ekimen honek. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Telefonikaren akordio bati esker martxan jarri dute, besteak beste, Bizkaiaren nortasunaren adierazgarritasuna aldarrikatzeko. Duela egun batzuk deialdia zabaldu zela esan [...]

Bizkaia Open Future programan parte hartzeko deialdia zabalik dago, BIC Bizkaia Ezkerraldean izango den ekimena

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefonikak Bizkaia Open Future ekimena martxan jarri dute industriaren lehiakortasuna eta 4.0 ehun indutrialera igarotzeko erraztasunak sustatzeko. Honen protagonistak startup enpresak, ETEak eta Bizkaian erreferente diren enpresak izango dira. Horiek horrela, aliantza berri honekin industria Bizkaiaren nortasunaren adierazgarritasuna aldarrikatu nahi dute. Bizkaia Open Future programa espazio birtualean eta fisikoan garatuko da, [...]

Ekiom plataformak aldaketa digitalaren saria jaso du eta Impulsando Pymes ekimenaren lehen finalista bihurtu da

Sarework enpresaren Ekiom plataformak Vodafone Empresak ematen duen berrikuntzaren eta aldaketa digitalaren saria jaso du Impulsado Pymes ekimenak Bilboko Euskaldunak Jauregian, martxoaren 15ean, ospatu zuen ekitaldian. BIC Bizkaia Ezkerraldea zentroaren partez, ZORIONAK! Horiek horrela, enpresa txikiak bultzatzen dituen ekimenaren lehen finalista bihurtu da Ekiom; beste ekimen finalistak datozen hilabeteetan aukeratuko dira Espainiako hirietan eta guztiak [...]