Informatika mugikorra enpresa txikien eta ertainen eskura jartzea Undersaten helburu nagusienetakoa da. Enpresa hori BIC Bizkaia Ezkerraldean dago kokatuta eta enpresa zentroaren tutoreen etengabeko laguntza izan du. Hasieratik konputazio mugikorraren teknologia berrien berrikuntzak aprobetxatu dituzte euren zerbitzuak emateko: cloud computing, langileak (banatzaileak, teknikoak, txoferrak, etb.) kanpoan lan egiten dituzten enpresentzat zuzenduta. Sistema honen bidez, enpresen ibilbide-orriak kontrolatu daitezke, eta bertan, langileek lanaren berri eman dezakete bulegoan egongo balira bezala. Dena, telefono mugikorraren bidez.

Nola laguntzen dizuete BIC Bizkaia Ezkerraldean zuen garapenean?

Bulegoa eta instalazioak ematen dizkigute gure negozioa garatzeko. Hemen enpresa ugari gaude, bakoitza bere lanarekin baina ondokoarekin kolaboratzeko prest; enpresen artean sortzen diren sinergiak balio erantsi oso garrantzitsua da. Erakunde publikoetako gaietan aholkatzen digute, diru-laguntzetan batez ere. Gainera, egiten dituzten ekitaldietan sustatzen eta babesten digute.

Horregatik, BIC Bizkaia Ezkerraldean lan egiten duten pertsona guztiei eskertu nahi diogu euren babesa, izan ere, horri esker gure negozioa jende gehiagori arduratzen zaiola sentiarazi digute.

Zein nolako zerbitzuak eskaintzen duzue Undersaten?

Enpresek gure plataforman izena eman eta lehen momentutik erabili dezakete. Ez dute hasierako inbertsioa egin behar, baizik eta helbidea eman, langileen izenak eta eguneko zerbitzuak erregistratu behar dira. Programak ibilbide onenak sortzen ditu, lan karga banatzen du ordutegiak eta ahalmena errespetatuz, langile bakoitzari bere zerbitzu zerrenda bidaltzen dio eta mapa batean dena monitorizatzen du denbora errealean.

Horrekin batera, langile bakoitzak lanaren eta ezustekoen berri eman dezake, SMSaren bidez hartzailera abisatu ahal diote joango direla, adostasun sinadura jaso dezakete, argazkiak erantsi dezakete… Dena online bidez.

Nola desberdintzen zarete beste enpresetatik?

Egia esan ez digute oso zaila jartzen. Gure sistema osoa sinplea da beste batzuekin alderatuta. Bezeroek dituzten baliabideak erabiltzen ditugu. Harpidetza bakoitza kobratzen dugu, hilabetera ordaintzen digute eta baja eman dezakete nahi duten momentuan. Gure bezeroen edozein beharrizanetara egokitzen gara eta modu profesionalean eta pertsonalean inplikatzen gara. Gainera, gure zerbitzua etengabe ari gara hobetzen.

Zein nola bezeroak dituzte?

Askotariko zerbitzuak ematen dituzten enpresak: logistika, banaketa, laguntza teknikoa, konponketa eta mantentze lana, catering enpresa, etxez-etxeko laguntza, anbulantziak…

Arrakasta izan duten kasuren baten eredua eman

Azken kasuari buruz hitz egingo dugu. QR irakurketa sistema bat garatu dugu. Kode horiek Estatu osoko Media Marketen paleten kontrol etiketetan erantsita doaz. Telefono mugikorraren eskanerra erabiltzen dugu QR horiek irakurtzeko. Horrela, barra-kodeak irakurtzeko pistola laserrak ordezkatu ditugu eta mugikorrean egun osoan zehar irakurri dena biltzen da eta egunaren azken orduan bidaltzen da. Gainera, gure sistema paketearen kokapen geografikoa komunikatzen du une oro.

Zein da Undersaten etorkizuna?

Berrikuntza teknologikoak bidea egingo digute. Gure laborategitik pasatuko ditugu eta erabilgarritasuna bilatuko diogu. Abantailak badira, orain egiten denari buelta emango diogu eta egiteko modu hobeago bat bilatuko diogu.