Teknologia, marketing eta edukiak. Hori da Gembira Tech Jorge Garcia, Guillermo Chavarri eta Gorka Sernarentzat, BIC Bizkaia Ezkerraldean kokatuta dagoen eta kirol marketarako proiektu berritzaileak garatzen dituen empresa. 2013an sortu zuten eta handik hona hiruron ezagutza teknikoak, marketing digitalaren arlokoak eta datuen deskarga masiboen arlokoak uztartu dituzte erabiltzaileentzako lagungarriak diren webguneak sortzeko.

Nola laguntzen dizuete BIC Bizkaia Ezkerraldea zentrotik zuen garapenean?

Kokapena eskaintzen digute, eta egia esan, oso gustura gaude eta behar izan dugun guztietan laguntza eman digute. Hori eskertzekoa da. Gainera, diru-laguntzak lortzeko eta gure proiektuak aurkezteko ekitaldien informazioa eman digute.

Nola sortu zenuten Gembira Tech?

Bakoitza enpresa desberdin batean lan egiten zuen eta gure online munduko ezagutza beste sektoreetara esportatu nahi genuen. Afiliazio marketingari buruz zeozer entzunda genuen baina utopikotzat jo genuen. Horretan trebatzen hasi ginen eta runnea.com, korrika egiteko zapatilen konparadorea, sortu genuen.

Zein abantaila ditu Gembira Tech?

Gure baliorik nagusiena da trebeak garela bai profesional bai pertsona arloan. Bakoitzak gauza desberdinak ematen dizkio proiektuari.Gure atarietan besteetan baino informazio gehiago eskaitzen dugu eta erabiltzaileak zaintzen saiatzen gara. Gure atarietara heltzen diren unetik (gehienetan Googleko bilaketeetatik) produktuaren informazioa, argazkiak, bideoak, adituen analisiak eta egokitutako laguntza zerbitzua eskaintzen dugu.

Zeintzuk dira erabiltzaileak eta bezeroak?

Atarien erabiltzaileak produktuak bilatzen dutenak dira. Bezeroak, aldiz, publizitate kanpainak egin nahi duten eta euren stock-ak saltzeko laguntza behar duten markak eta dendak dira. Gaur egun, gurekin lan egiten duten markak Nike, New Balance, Mizuno, Joma edo Skechers dira, eta dendak, Forum Sport, Zalando, Amazon, Deporvillage edo El Corte Inglés.

Zeintzuk dira zuen atari nagusiak?

Gaur egun, runnea.com webguneak 25.000 produktu saltzen ditu eta gure sistemako dendek 2 milioi euro baino gehiago fakturatu dituzte. Bestalde, ironcrowns.com, paddelea.com, buscopulsometro.com eta sneakers.runnea.com sortu ditugu.

Zein da Gembira Techen etorkizuna?

Apirilean proiektu berri bat aurkeztuko dugu: egokitutako online entrenamendua egiteko akademia, Academy Win. Honekin, gure runner komunitatea osatu eta handitu egingo dugu. Gure publikoa zabalena hasi edo hobetu nahi duten korrilariak dira, eta entrenatzeko eta osasuntsu jateko laguntza online bilatzen dute. Mundu horretan sartuko da Academy Win. Proiektu horretarako Kantabriako errendimendu handiko zentro batekin harremanetan jarri gara: Rend & Prev (Antonio Bores areto-futboleko Espainiako selekzioaren hezitzaile fisikoak zuzentzen du).