Legit Health enpresa aukeratu dute 2023ko etorkizun handieneko espainiar startupen artean, eta Ironchip, berriz, 2022. urtean Estatuan berritzaileenak izan direnen artean. BIC Bizkaia Ezkerraldeak tutorizatzen ditu biak ala biak.

Espainiako startupei eta berrikuntzari buruzko informazioa ematen duen El Referente aldizkariak etorkizun handiena duten 2023ko espainiar startupen bigarren bilduma argitaratu du. Horietako bat Legit Health da, BIC Bizkaia Ezkerraldeak tutorizatutako enpresa.

Euskal startup hori 2020an sortu zen, azken belaunaldiko dermetarako komunikazio eta adimen klinikoko tresna iraultzaile gisa, beren pazienteak aktibatzen eta ahalduntzen laguntzen diena. Adimen artifizialdun tresna horrek pazienteen autonomia eta kontrola areagotzen ditu, eta, aldi berean, % 23 handitzen du diagnostiko mediko zuzenen tasa.

Ironchip, berriz, Estatuko 200 startupen artean aukeratu du Emprendedores aldizkariak, eta 2022. urteko 50 berritzaileenetakoen zerrendan sartu du.

Nortasun-plataforma horrek, 2017an Julen Martínezek eta José Fernando Gómezek BIC Bizkaia Ezkerraldearen tutoretzapean sortutakoak, aukera ematen du pasahitzak eta kodeetan oinarritutako beste identifikazio-bide batzuen ordez nortasun-faktoreak erabiltzeko, gailuan eta lokalizazioan oinarrituak, seguruagoak eta erabiltzeko errazagoak. Errekonozimendu ugari jaso ditu Ironchipek, horien artean 2021eko TIC Segurtasun Sistemarik berritzaileenaren saria, eta bidea egin du zibersegurtasunaren merkatuan.