BIC Ezkerraldeak Basque Greentech & GreenUPS jardunaldiko bigarren saioan parte hartu du
Joan den urtarrilaren 30ean, ostirala, BIC Ezkerraldeak modu aktiboan parte hartu zuen 5. Basque Greentech & 2. GreenUPS! ekimenaren bigarren jardunaldian. Topaketa hori Euskadiko berrikuntza-ekosistemako hitzordu estrategikoa izan zen, eta ekintzailetza berdea, inbertsio jasangarria eta eragile ezberdinen arteko lankidetza sustatzea izan zuen ardatz.


