2026ko otsailaren 4an, 9:30etik 12:30era, zure zain egongo gara Ilgner eraikinean (Barakaldo), ekintzailetzaren arloko jardunaldi garrantzitsu batean:
“Zure startup-aren balorazioa, zenbaki bat baino gehiago”.

Startup bat baloratzea ez da prezio bat ezartzea soilik. Balorazioa ariketa estrategiko bihurtzen denean, aukera ematen digu gure proiektuaren egoera ulertzeko, hazi daitezkeen norabideak identifikatzeko eta gure proposamena sendotzeko inbertitzaile, bazkide edo erabaki estrategikoen aurrean.

Saio honetan, balorazioa tresna gisa erabiltzen ikasiko duzu honako helburu hauekin:

  • Sinesgarritasuna eta konfiantza irabaztea
  • Negoziazioetan posizio sendoago bat izatea
  • Hobekuntza-aukerak identifikatzea

Zer landuko dugu?

  • Zergatik den garrantzitsua zure enpresa baloratzea (inbertsioa bilatzetik harago)
  • Baloraziorako tresna eta metodo nagusiak
  • Balioan eragiten duten alderdi kritikoak: negozio-eredua, taldea, merkatua, arriskuak…
  • Balorazio-ariketaren ikuspegi estrategikoa
  • Nola islatu hori guztia modu eraginkorrean zure Investor Deck-ean

Ezkerraldea, Meatzaldea eta  Enkarterri pentsatutako jardunaldi hau ezin hobea da inbertsio-ronda bati aurre egiteko, talentua erakartzeko edo erabaki hobeak hartzeko.

Izen-ematea doakoa da eta plaza kopurua mugatua.
Eman izena eta parte hartu jardunaldi eraldatzaile honetan