I ‘Believe Session’ ekimena surfari eta bere inguruko ekintzailetza-aukerei buruz izango da
"Belive Sessión" delakoaren aurtengo edizioa abenduaren 16an, ostirala, egingo da, 19:30ean, BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen Crowdworking Ilgner espazioan. Arreta surfaren munduan jarriko da, baina berrikuntza, ekintzailetza eta aberastasuna sortzeko adibide gisa hartuko da, era guztietan. Han izango dira Kepa Acero, Garazi Sánchez, Wavegardeneko Igor Barandiaran eta Javier Amézaga "Surfing. The Basque Country" bere azkeneko liburua aurkezten.