Bizkaia Open Future_ ekimenak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak sustatutakoak, “Lantegi adimendun, malgu eta akatsgabeetarantz” izeneko jardunaldi irekia antolatu berri du. 4.0 Industriako teknologien erabilerak esperientziaren ikuspegitik industriari dakarzkion aukerak ezagutzeko aukera berria izango da. Ekitaldia irailaren 15ean izango da, 15:30ean, BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen Crowdworking Ilgner-ean, hain zuzen.
Jardunaldian mahai-inguru dinamikoa izango da; bertan, txostengile adituek eta kasu arrakastatsuek parte hartuko dute, hala nola, Savvy Data Solutions-eko bazkide sortzaile eta kudeatzaile Jon Salvideak, Sisteplant-eko Ingeniaritza arloko Eragiketa Zuzendari Iker Gutiérrezek, Gestamp-eko Berrikuntza eta Teknologiako Erakunde Harremanen zuzendari Francesc Perarnauk eta beren lantegietan 4.0 Industriako teknologiekin lan egiten duten industriako beste enpresa batzuek.
Mahai-inguruaren ondoren, txostengileek eta bertaraturikoek elkarrizketari eta ikaskuntza kolektiboari ekingo diete.
Edukiera mugatua denez, nahitaezkoa izango da izen ematea Bizkaia Open Future_ ekitaldian.