Bizkaia Open Future_ ekimenak, Telefónicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu dutenak, “Robotikaren demokratizazioa: robot adimendunak 4.0 Industriarako”, jardunaldian parte hartzeko gonbit egiten dizu. Jardunaldi hori urriaren 20an izango da, 15:30etik aurrera, BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen Crowdworking Ilgner eraikinean.

Saio irekia izango da, robotikak industriako enpresen eskura jartzen dituen aukeren berri izateko antolatu dena. Horiek horrela, gaur egun robotika nola erabiltzen den eta industrian erabiliko diren roboten geroko belaunaldiak izango dira aztergai.

Jardunaldian mahai-ingurua izango da, zeinean txostengile aditu batzuek parte hartuko duten: Michael Loughlin, Nelmia-ko bazkidea; Jordi Pelegrí, Universal Robots Spain enpresako Espainiako Negozio Garapeneko zuzendaria; Carlos Uraga, CEO at Erle Robotics, David Sánchez, Tecnalia Research & Innovation Fundazioko Industria eta Garraio Dibisioko zuzendariondokoa. Era berean, gaur egungo robotikako kasu arrakastatsuak aztertuko dira.

Mahai-inguruaren ostean, txostengileek eta bertaratutakoek elkarrizketan aritzeko eta elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko aukera izango dute. Era berean, industrian erabiltzen diren robotak jarriko dira ikusgai.

Jardunaldia bukatu ondoren, Tecnalia Ventures-eko Negozio Garapeneko zuzendari Sergio Bandinellik ROBOTT_NET proiektu europarra azalduko die nahi duten guztiei.

Edukiera mugatua denez, nahitaezkoa izango da izena ematea.