BIC Bizkaia Ezkerraldea

Pradales: Anbiziotsuak izan behar dugu, Bizkaiko zona bakoitzerako traktoreak izango diren proiektuak proposatzeko

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak balantzea egin du lehiakortasuna eta eskualdeen arteko oreka sustatzeko Aldundiaren ekimenak lehenengo lan-urtea bete duenean. Lan-jardunaldia egin dute Bic Bizkaia Ezkerraldean, eta, bertan, Bizkaiko espezializazio-mapa aurkeztu dute. Imanol Pradelesek baieztatu duenez, tresna horri esker gai izango gara Bizkaiak eta bere lau zonek duten espezializazioari buruzko ondorioak konpartitzeko eta indargune, erronka zein aukerak identifikatzeko.

Ekoblogarien Topaketa. Sarea komunikabide moduan erabiltzeko garrantzia, ekintza indibidualetan eta kolektiboetan

Apirilaren 22an, larunbata, BIC Bizkaia Ezkerraldeak Ekoblogarientzako Topaketa hartuko du Equo Euskadik antolatuta. Ekimen honen helburua prestakuntza jardunaldia eta blogak komunikabide moduan zein erabilgarriak diren inguruan elkarrizketa jarduera egitea da.

Gembira Tech, Big Data eta Data Mining sistemetan adituak

Jorge García, Guillermo Chavarri eta Gorka Sernari elkarrizketa, Gembira Tech enpresako sortzaileak. Enpresa BIC Bizkaia Ezkerraldean kokatuta dago eta kirol marketarako proiektu berritzaileak garatzen ditu. runnea.com ataria , korrika egiteko zapatilen konparadorea, proiektu arrakastatsuena da.

BIC Bizkaia Ezkerraldea lankidetzan arituko da Bizkaifotorekin, Ilgner eraikinari egingo zaizkion argazki-jardunaldi batekin

BIC Bizkaia Ezkerraldeak bat egingo du Bizkaifotoren lehenengo edizioarekin. Ekitaldia datorren larunbatean, apirilaren 1ean, ospatuko da zentroan, argazkigintzaren azken joerak erakutsi nahi dituen jardunaldian. Ekitaldiko partaideei deialdia egingo zaie, egunean zehar Ezkerraldeko enpresa zentroko instalazioei argazkiak ateratzeko. Ondoren, erakusketa bat antolatuko da Bizkaifoton jasotako irudiekin.

Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak gaitasun digitalei buruzko prestakuntza eskainiko die Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 50 gazteri

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bat egin dute Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei modu profesionalean gaitasun digitalei buruzko prestakuntza emateko Enplegu Digitalaren testuinguruan. Ekimen hori fundazioarena eta doakoa da eta “Guztiok gaude barne” deituriko Gazte Enplegagarritasun programaren bitartez garatzen da. Proiektuan parte hartzeko baldintzak 18 eta 35 urte bitarte izatea eta lana bilatzen egotea dira.

BIC Bizkaia Ezkerraldeak 200.000 euro inbertitu ditu bere balioaniztasuna bultzatzeko

BIC Bizkaia Ezkerraldeak (lehen Cedemi) indartu egin du bere azpiegitura, Ilgner Espazioa sortuz eta Ilgner eraikinean dauden bilera aretoak eta prestakuntza ikasgelak zaharberrituz. 200.000 euroko inbertsio horrek Ezkerraldeko eta Meatzaldeko enpresa gunea finkatuko du, ekintzailetzarako eta enpresen sorkuntzarako eta finkapenerako gune gisa, horrela aberastasuna eta enplegua sortuz eskualdean.

Bizkaia Open Future_ programaren lehen jardunaldian Industria 4.0ren erronkak eta aukerak aztertu dituzte

Ehun lagun inguru bildu dira Bizkaia Open Future_ programaren hasiera ekitaldian BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen Crowdworking Ilgner espazioan. Bertaratutakoek Industria 4.0k eskaitzen dituen erronkak, aldaketak eta aukerak aztertu dituzte. Ezkerraldeko eta Bizkaia osoko industria-ehunaren eraldaketa honek, ekintzaileen talentua bultzatu nahi du.

BIC Bizkaia Ezkerraldea, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko egoera sozioekonomikoari buruzko Legebiltzarreko saio batean

BIC Bizkaia Ezkerraldeko presidenteak, Izaskun Artetxek, eta zuzendariak, Iñaki Calvok, Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Oarsoaldeko egoera sozioekonomia aztertzeko Eusko Legebiltzarreko saio batean parte hartu dute asteartean goizean. Jardunaldian, Barakaldoko zentroaren (lehen Cedemi) hasieratik hona izandako balantze historikoa eta Kudeaketa Planan onetsitako zenbakiak eta helburuak. BIC Bizkaia Ezkerraldeko arduradunek nabarmendu dute parlamentuko taldeen aurrean, beharrezkoa dela gaur [...]

BIC Bizkaia Ezkerraldeak garapen iraunkorraren aldeko apustua egin du, Ilgner eraikinaren terrazan hiriko ortua instalatuz

BIC Bizkaia Ezkerraldeak eta Birikak, permakultura sustatzen duen eta BIC Bizkaia Ezkerraldean (Deustuko Unibertsitatearekin batera) ematen den Yuzz prestakuntza programaren (SPRI eta Banco Santanderren hitzarmena) bitartez sortu den startupak, Ilgner eraikinaren terrazan instalatuta dagoen hiriko ortua aurkeztu dute gaur goizean. Ekimen horrek, ingurune iraunkorrak eta hiriguneetako ingurumen eraginaren murrizketa sustatzen ditu. Horrela, BIC Bizkaia Ezkerraldeak, [...]

BIC Bizkaia Ezkerraldeak webgune berria zabaldu du online estrategiaren baitan

BIC Bizkaia Ezkerraldea webgune korporatibo berria prestatu du, bicezkerraldea.eus, hain zuzen. Aldaketa honek Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak duela aste batzuk sustatu zuten izen aldaketarekin bat egiten du. Wegune berri honekin Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Bizkaia osoko enpresa arloko berrikuntza sustatu nahi du BIC Bizkaia Ezkerraldeak. Horiek horrela, alde batetik, bicezkerralde.eus gunea berritzailea, modernoa [...]