BIC Bizkaia Ezkerraldea

Izena eman zibersegurtasunari buruzko ikastaroan

18 eta 35 urte bitartean badituzu, lan gabe bazaude eta zibersegurtasunari buruzko ikasketak izan nahi badituzu, Fundación Telefonicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten ikastaroa da zure aukera. Ikastaroa azaroaren 28an hasiko eta 2018ko martxoan amaituko da, eta BIC Bizkaia Ezkerraldean izango dira aurrez aurreko klaseak. Izena emateko azken eguna azaroaren 26a da.

Premios Emprendedor XXI sarien edizio berriaren deialdia zabalik dago

"La Caixa" taldeak, Caixa Capital Risc programaren bidez, Premios Emprendedor XXI sarien edizio berri baten deialdia egin dute. Ekimen honetan enpresa berritzaileak eta duela gutxi sortutakoak identifikatzen eta laguntzen dituzte. Izena emateko epea azaroaren 3an amaituko da.

Alex Txikon izango da startupei, mendiari eta erronka berriei buruzko II. “Believe Session” izenekoaren protagonista

II. "Believe Session" ekimenan izan dira Alex Txikon Alpinista, Jon Uriarte (Stubhub), Leire Atxa (Noismart), Izaskun Artetxe BIC Bizkaia Ezkerraldeko presidentea eta Carlos Ruiz de Arcaute, Caixabankeko Ekintzailetza koordinatzalea Euskadin eta Kantabrian.

Smotion, Mugikortasun Adimenduan euskal erreferente

Mugikortasun Adimenduan oinarritutako produktuen garapena da Smotionen oinarri nagusia. BIC Bizkaia Ezkerraldean dago kokatuta eta hiru euskal enpesa osatzen dute: Machimbarrena Desing, Mandesso Design eta Klap, Product Design in Lean Start Up.

Pradales: Anbiziotsuak izan behar dugu, Bizkaiko zona bakoitzerako traktoreak izango diren proiektuak proposatzeko

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak balantzea egin du lehiakortasuna eta eskualdeen arteko oreka sustatzeko Aldundiaren ekimenak lehenengo lan-urtea bete duenean. Lan-jardunaldia egin dute Bic Bizkaia Ezkerraldean, eta, bertan, Bizkaiko espezializazio-mapa aurkeztu dute. Imanol Pradelesek baieztatu duenez, tresna horri esker gai izango gara Bizkaiak eta bere lau zonek duten espezializazioari buruzko ondorioak konpartitzeko eta indargune, erronka zein aukerak identifikatzeko.

Ekoblogarien Topaketa. Sarea komunikabide moduan erabiltzeko garrantzia, ekintza indibidualetan eta kolektiboetan

Apirilaren 22an, larunbata, BIC Bizkaia Ezkerraldeak Ekoblogarientzako Topaketa hartuko du Equo Euskadik antolatuta. Ekimen honen helburua prestakuntza jardunaldia eta blogak komunikabide moduan zein erabilgarriak diren inguruan elkarrizketa jarduera egitea da.

Gembira Tech, Big Data eta Data Mining sistemetan adituak

Jorge García, Guillermo Chavarri eta Gorka Sernari elkarrizketa, Gembira Tech enpresako sortzaileak. Enpresa BIC Bizkaia Ezkerraldean kokatuta dago eta kirol marketarako proiektu berritzaileak garatzen ditu. runnea.com ataria , korrika egiteko zapatilen konparadorea, proiektu arrakastatsuena da.

BIC Bizkaia Ezkerraldea lankidetzan arituko da Bizkaifotorekin, Ilgner eraikinari egingo zaizkion argazki-jardunaldi batekin

BIC Bizkaia Ezkerraldeak bat egingo du Bizkaifotoren lehenengo edizioarekin. Ekitaldia datorren larunbatean, apirilaren 1ean, ospatuko da zentroan, argazkigintzaren azken joerak erakutsi nahi dituen jardunaldian. Ekitaldiko partaideei deialdia egingo zaie, egunean zehar Ezkerraldeko enpresa zentroko instalazioei argazkiak ateratzeko. Ondoren, erakusketa bat antolatuko da Bizkaifoton jasotako irudiekin.

Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak gaitasun digitalei buruzko prestakuntza eskainiko die Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 50 gazteri

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bat egin dute Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei modu profesionalean gaitasun digitalei buruzko prestakuntza emateko Enplegu Digitalaren testuinguruan. Ekimen hori fundazioarena eta doakoa da eta “Guztiok gaude barne” deituriko Gazte Enplegagarritasun programaren bitartez garatzen da. Proiektuan parte hartzeko baldintzak 18 eta 35 urte bitarte izatea eta lana bilatzen egotea dira.

BIC Bizkaia Ezkerraldeak 200.000 euro inbertitu ditu bere balioaniztasuna bultzatzeko

BIC Bizkaia Ezkerraldeak (lehen Cedemi) indartu egin du bere azpiegitura, Ilgner Espazioa sortuz eta Ilgner eraikinean dauden bilera aretoak eta prestakuntza ikasgelak zaharberrituz. 200.000 euroko inbertsio horrek Ezkerraldeko eta Meatzaldeko enpresa gunea finkatuko du, ekintzailetzarako eta enpresen sorkuntzarako eta finkapenerako gune gisa, horrela aberastasuna eta enplegua sortuz eskualdean.