BIC Bizkaia Ezkerraldeak (lehen Cedemi) indartu egin du bere azpiegitura, Ilgner Espazioa sortuz eta Ilgner eraikinean dauden bilera aretoak eta prestakuntza ikasgelak zaharberrituz. 200.000 euroko inbertsio horrek Ezkerraldeko eta Meatzaldeko enpresa gunea finkatuko du, ekintzailetzarako eta enpresen sorkuntzarako eta finkapenerako gune gisa, horrela aberastasuna eta enplegua sortuz eskualdean.

Jarduketa hori gauzatzeko behar den diru guztia Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik dator, duela denbora gutxi foru erakundeak eta Telefónicak 4.0 industriarako trantsizioa eta finkapena bultzatzeko martxan jarri duten Bizkaia Open Future_ programaren barruan. Ekimena datozen bi urteetan gauzatuko da Ilgner Espazioan eta zaharberritutako aretoetan eta ikasgelatan.

Hala ere, BIC Bizkaia Ezkerraldeak bere espazioen berriztapenarekin duen konpromiso hori, ekimen eta proiektu berria jasotzeko erabilera anitzeko gunea eskaintzetik igarotzen da, horrela Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Bizkaiko Lurralde Historiko osoko herritarrengana hurbiltzeko. Horrela, Iñaki Calvo BIC Bizkaia Ezkerraldeko gerenteak adierazi duenez, “eremu paregabe eta berritzailearen aurrean gaude, eskualdeko eta Bizkaiko beste ekintzailetza zentro batzuetatik bereizten duen ekipamendua duena, ahalmenarengatik zein koalitate teknikoengatik. Horrez gain, espazioari eman diogun eta gizarte, enpresa eta kultur arloko ekitaldiak ospatzeko aukera ematen digun erabilera anitzeko izaera balioan jarri nahi dugu. Gure helburua ikastaroak, mintegiak, enpresa bilerak, kongresuak, zuzeneko kontzertuak, prentsaurrekoak, arte erakusketak… eta planteatzen zaizkigun mota guztietako ekitaldiak jasotzea da”.

Ilgner Espazio berriak erabilera anitzeko 160 m2ko azalera du, 150 pertsona hartzeko ahalmenarekin, une bakoitzean erabiltzen den formatuaren arabera. Espazioak altzari eta ezaugarri tekniko multimedia eta ikus-entzunezko aurreratuenak ditu, besteak beste, 40 pertsonarentzako mahaiak, 150 pertsonarentzako aulkiak, audioa, mikrofonoak, bideo grabazioa, telebistak, multimedia pantaila, proiektagailua, Interneteko Wifi konexioa, ekitaldiak zuzenean eskaintzeko plataforma (streaming)… Iñaki Calvok zehaztu duenez, “kasu bakoitza baloratu eta bere ezaugarrietara egokituko gara, ahal ditugun erraztasun guztiak eskainiz. Ezkerraldeko eta Meatzaldeko ekitaldi gune nagusia izan nahi dugu”.

Horrez gain, une honetan BIC Bizkaia Ezkerraldeak bileretarako hiru areto ditu (Urban, Lasesarre eta Galindo), 8, 10 eta 14 pertsonarentzako ahalmenarekin, hurrenez hurren, eta ikasgela bi (AHV eta Nervión) 22 eta 33 pertsonarentzako ahalmenarekin, hurrenez hurren. Guztiek ere ikastaroak, mintegiak, bilerak… egiteko ekipamendu egokiena dute.

Aldi berean, BIC Bizkaia Ezkerraldeak hainbat mantentze eta hobekuntza lan egin ditu eraikinean.

BIC BIZKAIA EZKERRALDEKO BALIABIDEAK ETA TARIFAK