Albistea 2016ko maiatzean jakin genuen: eBayk Ticketbis Bilboko enpresa erosi zuen. Prozesu honen egileak Jon Uriarte eta Ander Michelena dira; izan ere, zazpi urtetan ustekabeko arrakasta lortu dute industria lehiakor batean.

Jon eta Ander kasualitatez ezagutu ziren Forondako aireportuan eta euren aitek aurkeztuta. Kasualitatea ala ez, biek Londreseko banku berean lan egiten zuten eta kezka berdinak zituztela konturatu ziren: proiektu propioa eratzea. Bion adiskidetasuna handituz joan zen eta 2009ko erdialdean, lana utzi eta etxera itzuli ziren Ticketbiseko lehen pausuak ematera.

Baliabide askorik ez zuten hasieran eta aldi baterako bulegoa ezarri zuten Jonen etxean. Orduan laguntzen bila hasi ziren. Horrela, BIC Bizkaia Ezkerraldeak proiektua ezagutu zuten duela zazpi urte; bi ekintzaile zentrora heldu ziren enpresa ideia argi batekin baina hasierako ohiko galderekin. Diru-laguntzak behar zituzten proiektuarekin hasteko eta BBEn topatu zuten tutoreei esker.

Jon Uriartek den dena kontatzen digu elkarrizketa honetan.

Nola heldu zineten BIC Bizkaia Ezkerraldera?

Betikoa. Negozio batekin hasteko laguntza behar genuen eta Interneten bidez BIC Bizkaia Ezkerraldeak ematen zituen aukerak ezagutu genuen. Lehenengo pausuak landuak genituen eta orduan, diru-laguntzen bila ari ginen. Zentroan laguntza izugarria izan genuen kudeaketan, azalpenak jaso genituen… Kostuetan aurreztu behar genuen eta BIC Bizkaia Ezkerraldearen lana ezinbestekoa izan zen.

Eta zergaitik Ticketbis?

Bion ideia horixe bera zen, sarrerak saldu eta erosteko plpataforma sortzea. Ticketing-eko industrian aukera paregabea ikusi genuen; izan ere, Europako hegoaldean, Hegoamerikan edo Asian oso atzeratuak zeuden AEBekin alderatuta. Martxan jarri ginen eta gaur egun arte.

Zuen kasu ikusita, ekintzailetza erraza dela dirudi

Ez da erraza, ez. Mundu mailako zein enpresa txikiek zailtasunak dituzte eta kudeaketa eraginkorra egitea jakin behar da. Lan handia da, sakrifizio eta konpromisoa behar da. Gure kasuan ez da bide erraza izan baina oso pozik gaude lortu dugunarekin.

Zein da arrakastaren gakoa?

Enpresa bakoitzak egiteko modu desberdinak ditu. Gure kasuan, ez bakarrik sortzaileen lana eta konpromisoa baizik eta Ticketbisen talde osoarena. Anbizioa da ekintzailetzaren gakoetako bat eta nora heldu nahi zaren argi izatea. Estrategia ona izan behar da ere. Gurea bezalako beste enpresek merkatu handietara jo zuten baina konpetentzia handiagoarekin eta baliabide askoren beharrarekin. Guk konpetentzia gutxiagoko herrialdeetara jo genuen eta internazionalizazioari esker, 50 herrialdeetara hedatu dugu gure enpresa. Gastuak ere kontrolatzen ditugu eta lehentasunak finkatzen ditugu, adibidez, eBayrekin sinatu dugun akordioa enpresako ordenadore zaharrenarekin egin genuen. Buruarekin inbertitu dugu.

Inbertsoreek zein nalako faktore hartzen dute kontutan?

Gure eskema hauxe da: arazo bat egotea, arazo hori konpontzeko ideia izatea, arazoa merkatu handian egotea, arazoa konpontzeko behar den zerbitzua sortzeko taldea egotea eta azkenik, enpresara sartuko den proiektua errentagarria izatea.

Nola baloratzen duzue Ticketbisen salmenta?

Oso pozik gaude aukera paregabea delako proiektuaren partehartzaile guztiontzako: sortzaileak, taldea eta inbtersoreak. Harremana genuen eBayko jendearekin eta gutxinaka handitu egin dugu. Duela hilabete batzuk eskaintza batekin etorri ziren. Diru kontutan hartu genuen baina beste faktoreak ere: gure helburua eta haiena berdina zen, merkatua oso ondo ezagutzen dute eta munduko lehenak izan nahi zuten. Gainera, gu baino baliabide gehiago dituzte.

Adibidez?

Gazteen talentuan sinisten dute. Onena da gaur egungoak direla eta ideia modernoak dituztela. Txarrena da esperientzia falta dutela. Guri esker lan egiteko aukera izan dute eta esperientzia lortu dute lan munduan.

Eta orain zen?

Negoziazioan etorkizunak gutxi hitz egin dugu baina seguru gaude Ander eta biok eta Ticketbisen talde osoa hemen jarraituko dugula. Bilbon lan egingo dugu baina baliabidea askoz gehiagorekin.