CEDEMIk aurrera jarraitzen du eskualdeko enpresak eta ekonomia bultzatzeko apustuarekin, eta Ezkerraldeko eta Meatzaldeko enpresarien arteko lankidetza sustatzeko topaketei ekin die berriro. XIV Casual Friday Meeting izenekoa bihar izango da, abenduaren 18an, goizeko 11:30ean, CEDEMIren Ilgner Eraikinaren atarian (Bizkaiko Labe Garaietako Etorbidea, 33, Barakaldo) eta partaideen artean Ainara Basurko, BEAZ-eko zuzendari nagusia egongo da. Bizkaia Mentoring Network ekimena aurkeztuko du, Bizkaiko startupen eta enpresa txiki eta ertainen esku dagoen enpresa aholkularien sarea.
Hamahiru ediziotan, Casual Friday Meeting horiek interes handiko jardunaldi gisa finkatu dira eskualdeko enpresa ingurunean, eta erreferentziazko ekitaldi bilakatu dira ekintzailetzaren sektorean. Horrez gain, ekitaldiak Ezkerraldeko eta Meatzaldeko enpresarien arteko lankidetza eta elkarlana sustatzen ditu, Ilgner eraikineko sehaskan dauden enpresek euren proiektuek aurkeztuko baitituzte bertaratutakoen aurrean, enpresa ekimenak eta jakin-minak mahai gainean jartzeko modu gisa.
Horrela, Iñaki Calvo CEDEMIko zuzendari gerenteak azaltzen duenez, “enpresa eta pertsona ekintzaileak eurak topaketen protagonista bilakatzen dira, zentroaren funtsezko balioa, eskualdean enpresak, enplegua eta aberastasuna sortzea, egin dugun apustuan”.
Horrez gain, CEDEMIk hainbat sektoretan espezializatuta dauden pertsonak gonbidatzeko baliatzen ditu Casual Friday Meeting horiek, euren esperientziak eta garapenerako aukerak aurkez ditzaten, izan ere, Calvoren hitzetan, “prestakuntzarako aukera eskaintzen baitiete bertaratuei, gure enpresa sarearen aurrean dugun gure funtsezko konpromisoetako bat”.
Oraingo honetan, hizlaria Ainara Basurko BEAZ-eko zuzendari nagusia izango da. Bizkaia Mentoring Network ekimena aurkeztuko du, ezagutzaren, esperientziaren eta harreman sareen bitartez Bizkaiko startupak eta enpresa txiki eta ertainak bultzatzeko Aldundiak, Cebekek, Deusto Business Alumnik eta Euskalitek sortu duten enpresa aholkularien sarea, horien proiektuak finkatzeko eta handitzeko.
Orain arte, Casual Friday Meeting jardunaldiek jaso dituzten hitzaldiak hauek izan dira: Sabin Azuarena, B+I Strategyko bazkide zuzendaria, etorkizuneko estrategia iraunkorrei buruzkoa; Fernando Canalesena, Bilboko Etxanobe Jatetxeko sukaldaria eta jabea, Anboto mendiaren oinetan dagoen Akebaso baserriko zuzendaria eta Euskalduna Jauregiko ostalaritza aholkularia, enpresa ekintzailetzan izan duen esperientziari buruzkoa; Paco Lainezena, estrategian, kudeaketan eta internazionalizazioan aditua ideiak sortzeko teknikei buruzkoa; eta Klapena, indarra hartzen ari diren sektoreetan enpresa produktu berriak martxan jarri izanari buruzkoa.
Ezkerraldeko Enpresa Garapeneko Zentroak intraekintzailetzaren eta pertsona ekintzaileak sektore guztietan prestatzea bultzatzearen aldeko apustua egiten du eskualdeko enpresa ingurunearen barruan.
Bizkaia Mentoring Network
Bizkaiko Foru Aldundiak, Cebekek, Deusto Business Alumnik eta Euskalitek enpresa aholkularien sarea jarri dute martxan. Ekimen horren helburua ibilbide luzeko profesionalek jasotako ezagutza eta esperientzia Bizkaiko startupen eta enpresa txiki eta ertainen esku jartzea da, haien proiektuak finkatzen eta handitzen laguntzeko.
Sarea BEAZ-ek kudeatzen du, eta online plataforma baten bitartez egituratzen da. Zerbitzu horren erabiltzaile posibleek plataformarako sartzeko aukera izango dute: 10 langile baino gutxiago eta gehienez ere 6 urte dituzten enpresak, eta enpresa munduan gutxienez 15 urteko esperientzia duten pertsona aholkulariak.
Plataformaren bitartez, batzuek eta besteek euren eskariak bidaliko dituzte, eta BEAZ-ek balioztatuko ditu.
Enpresek adierazten duten bezala, jatorria aholkularien espezializazioa eta prestasuna arrakastaren faktore kritikoak izatearen egiaztapenean duen zerbitzu hori egituratzeko elkarrizketak egin dira 40 profesional baino gehiagorekin. Eurak dira Bizkaia Mentoring Network ekimenaren funtsa. Ekimena lehenengo pausoak ematen ari da, eta oso harrera positiboa ari da jasotzen enpresen aldetik.
EGITARAUA
- 11:30-11:35: XIV Casual Friday Meeting-aren aurkezpena, Iñaki Calvoren, CEDEMIko zuzendari gerentearen, eskutik.
- 11:35-12:00: Ainara Basurko, BEAZ-eko zuzendari nagusia. Bizkaia Mentoring Network-en aurkezpena.
- 12:00-12:15: Ilgner sehaskako enpresen aurkezpena.
- 12:15-12:30: Galderak.
- 12:30-13:30: Networking-a eta koktela bertaratutakoentzat.