·         BIC Bizkaia Ezkerraldean inkubatutako HodeiCloud SL enpresak, “CEBEK” Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren eta “la Caixa” Gizarte Ekintzaren arteko hitzarmenaren bitartez, enpresa sortu berriak beren zerbitzuetara sartzeko aukera ematen du.

·         Laguntza programa 2020ko urriaren 15era arte egongo da zabalik.

 

Barakaldon, 2020ko urriaren 13an.  HodeiCloud SL, BIC Bizkaia Ezkerraldean inkubatutako enpresa, “CEBEK” Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren eta “la Caixa” Gizarte Ekintzaren arteko hitzarmenaren bitartez, enpresa sortu berriek bere zerbitzuak jasotzeko aukera eskaintzen du. HodeiCloud SLk “bere aletxoa” jarri gura izan du enpresa txiki eta ertainei, ekintzaileei, profesionalei eta autonomoei laguntzeko, hodeian bere IT zerbitzuak urtebetez 0 kostuan eskainiz. Bi erakundeen eta startup-aren arteko lankidetza akordioaren bitartez eskaintzen diren zerbitzuen %100 “la Caixa”-ren Gizarte Ekintzak finantzatzen ditu, jarduera hasi berri duten edo/eta “martxan” 5 urte baino gutxiago daramaten enpresaburuen lehiakortasunari laguntzeko.

Zerbitzu horiek enpresen zibersegurtasuna hobetzera eta telelana erraztera daude bideratuta, enpresei profesionalek administratutako zerbitzari propio bat izateko aukera ematen dien tresna sorta batekin. Horrek, sortzen den IT arazo orotan lagunduko die, baina, era berean, sistemak uneoro behar bezala funtzionatzen duela ziurtatuko du. Hori posible izan dadin, akordio bat dugu CEBEK Emprenderekin. Bertan La Caixaren Gizarte Ekintzak esku hartzen du, eta haren laguntza programa 2020ko urriaren 15era arte dago zabalik”, adierazi du Manuel Asis HodeiCloud SLko CEOak.

 

Hitzarmenari esker, hala eskatzen duten enpresek Pack HodeiCloud zerbitzuaz balia daitezke. Zerbitzu horrek hileroko renting teknologikoa eskaintzen du (lehen urtean, laguntzak ordaintzen du kostua), telelana errazten du eta bezeroaren ekipo informatikoen (PCa, zerbitzariak, datuak, ziurtagiriak, aplikazioak, etab.) zibersegurtasuna handitzen du.

“HodeiCloud SLtik urtebete baino gehiago daramagu CEBEK Emprenderekin lankidetzan HodeiCloud pack hau merkaturatzeko, laguntza horien esparruan” adierazi du Asisek. CEBEK Emprende ekimenak Bizkaian sortu berri diren enpresak sendotzeko eta handitzeko apustua egiten du, eta HodeiCloud pack hau ezin hobea da Bizkaiko ekintzaileek ziber-segurtasunera eta telelan eraginkorra ezartzen laguntzera bideratutako teknologia horien onurak ezagutu ditzaten.

Laguntza hori jasotzeko baldintzak:

·         Cebek Emprenden izena ematea (doakoa da 5 urte baino gutxiagoko jarduera duten Bizkaiko enpresa eta autonomoentzat). Izena ematea oso erraza da, eta doako hainbat zerbitzutarako sarbidea ematen dizu. Behin izena emanda, HodeiCloud packerako laguntza eska daiteke.

·         “La Caixan” kontua izatea edo irekitzea (iraupen-baldintzarik gabe, laguntzaren zenbatekoa jasotzen denean itxi egin daiteke). Behin laguntza emanda, laguntzaren zenbatekoa jasotzeko beharrezkoa izango da La Caixan kontu bat edukitzea edo irekitzea.

 

HodeiCloud

HodeiCloud, enpresa txiki eta ertainei, profesionalei eta langile autonomoei telelana errazteko IT soluzioa da. Enpresa asko, erabat urrunetik egingo den lan-ingurunera trantsizioa ari dira egiten, eta badakigu pauso horrek laguntza gehigarria behar duela. HodeiClouden xedea enpresa txiki eta ertainei eta profesionalei laguntza hori ematea da. Horretarako, telelanerako tresna bat garatu dute, Cloud Computing teknologia erabiliz. Horri esker, bezeroek abantaila ugari dituzte (eguneroko segurtasun kopia automatikoak, antibirusak, mugikortasuna, segurtasuna…). HodeiCloud Espainiako Ziber-segurtasuneko Institutu Nazionalak (INCIBE), zibersegurtasuna eta konfiantza digitala garatzeko erreferentziazko erakundeak, egindako Ziber-segurtasuneko Enpresen eta Soluzioen Katalogoaren barruan dago,.