OnTour Up, aisiaren munduan denetik egiteko aukera ematen duen aplikazio berria da: sarrera bat erostetik garagardo bat ordaintzera, modu malgu, azkar eta errazean.

Antonio Igarzarekin, gaur egun BIC Bizkaia Ezkerraldeko instalazioetan jarduten duen enpresako CEOarekin, hitz egin dugu eta aplikazioaren funtzionamendua azaldu digu. “Oinarri teknologiko garrantzitsua duten hainbat elementu elkartu ditugu, eta zenbait funtzionalitate sortu ditugu, ekitaldira doan erabiltzaileari zein haren sustatzaileari balio erantsi handia emateko.”

Zertan oinarritzen da zuen proiektua?

Gure helburua, aisia bizi dugun modua hobetzea da, partaide bakoitzari tresna egokiak emanez.

Erabiltzaileei hau eskaintzen diegu:

a. Ekitaldiei buruzko informazio sistema, bakoitzaren profilaren neurrikoa. Horrela, interesatu ahal zaizkien ekitaldiak lehenago ezagutzeko aukera izango dute.

b. Sarrerak saltzeko plataforma, erabiltzaileak gura duen bezala ordaintzeko diseinatua (bere kuota neurrira egitea, ordaintzeko modu egokienarekin).

c. Gastuen Planifikatzailea, aurrezteko itsulapiko birtualarekin, eta ordaintzeko cashless sistemarekin (horrek dituen abantaila ugariekin, hala nola dirurik eta txartelik ez eramatea, lapurretarik gabe, informazio guztiarekin, etab.).

d. Abantaila gehiago eguneroko jardunerako, ostatua erreserbatzeko sistema, konexioa Spotifyrekin, gehien entzuten diren artistei buruz gehiago jakiteko, etab.

Sustatzaileari hau eskaintzen diogu:
a. Euren ekitaldiak sustatzeko eta saltzeko plataforma modernoa eta teknologikoa.

b. Ordainketarako cashless sistema, ekologikoa, dirurik gabea eta covid-aren aurkakoa, euren ekitaldietako kontsumoetarako.

c. Sarbideen kontrolerako sistema azkarra, bisuala eta fidagarria.

d. BigData sistema osoa, garrantzitsua den guztia ezagutzeko (erosle mota, kopurua, diru-bilketa, ekitaldi bakoitzaren status-a, etab.).

e. Erabiltzaileekin komunikazio zuzena ezartzeko sistema, neurrira egindako push jakinarazpenen bitartez.

Zeintzuk dira zuen berehalako erronkak eta epe labur eta luzeko helburuak?

Gure egungo erronkak jendeak gu ezagutzea, eta sustatzaileak gugan konfiantza izaten hastea dira. Oso produktu konpletoa dugu, aisialdiaren mundu handian gauza desberdinak ekartzen dituena, eta, gainera, pixkanaka, buruan ditugun ideia guztiekin osatuko dena.

Apurka-apurka hasi gura dugu aurrera egiten:

Egin daitezkeen mota guztietako ekitaldietarako sarrerak saltzea (kontzertu intimoetatik hasi eta makro jaialdietaraino), erosketarako gure teknologia emanez, kosturik gabe eskalagarria den sarrerak kontrolatzeko gure sistema erakutsiz.

Dirurik gabeko gure ordainketa-sistema probatzea tabernetan, zine-aretoetan, diskoteketan edo merchandising-a, barrak, food truck-ak eta abar dauden edozein ekitalditan.

Jendeari, airbnb-en, hoteletan edo kanpinetan erreserba egiteko gure sistema erabiltzen irakastea, kostu gehigarririk gabe, egokiena hautatuz.

Zelan heldu zarete BIC Bizkaia Ezkerraldera?

Erakundeak ematen zituen diru-laguntzak eta bestelako laguntzak planteatzeko José Ignacio Rojorekin hitzordua itxi zigun inbertitzaileetako bati esker.

Berari esker, asko aurreratu ahal izango dugu, 1. saileko diru-laguntzaren % garrantzitsua lortzeko eta BIC Bizkaia Ezkerraldean gure bulegoa izateko.

Zein iritzi duzue enpresa-haztegi honi buruz?

Oso pozik gaude. Bulegoa daukagu, terraza eta guzti, eta gure ondoan beste oso startup interesgarriak ditugu. Seguru eurekin asko ikasiko dugula.

Zuen iritziz zein eragin du edo izango du Covid19aren krisiak zuen proiektuan?

Egoera honek eztanda egin zigun aurpegian. Merkatura irteteko data 2020ko martxoaren 7an genuen jarrita, eta hor dena gelditu egin zen.

Ekitaldiz beteta zegoen hilabetea zen, probatzeko eta akatsak zuzentzeko gure hilabetea izan behar zuen, baina ekitaldi bakarra egin ahal izan genuen (baina hori bai, Babel Musik Enpresa Sustatzaile bikainarekin).

Baina amore eman eta zorigaiztoarengatik negar egin beharrean, covid ondorengo gizartearen premisak betetzen zituzten funtzionaltasunak indartu genituen:

–         Sarrerak saltzeko eta ordainketak egiteko cashless sistema ekologikoa (tiketik eta paperik erabili barik)

–         Erabiltzailearen neurrira egokitutako ordainketak (aisia planifikatzen lagunduz, beste atzeraldi ekonomiko bat jasango duen gizartean)

–         Sarbideen kontrol bisuala eta urrutitik (erabiltzaile kopuruaren etengabeko kontrola, gune / taberna / terraza / etab. bakoitzaren barruan)

–         Urrutiko cashless ordainketa sistema segurtatua eta higienikoa, abantaila erantsi guztiekin (terrazetako pertsonen eta denboren kontrola, metro bat baino urrunagotik ordaintzea, gertatzen den guztiari buruzko informazio osoa, etab.)

Hilabete hauek tresna hobetzeko, jende askorekin hitz egiteko eta berriro asteko baliatu ditugu. Eta ez doakigu batere gaizki, egia esan.