Nork osatzen du?

Xedearekin konprometitutako bazkide-talde batek (Rosa Pérez, Veronica Lozano, Marco Baena eta Roberto Álvarez) osatzen dugu, eta baita diziplina anitzetan ezagutza espezifikoak ematen dituzten hainbat freelancek eta erakundek ere.

Zertan datza zuen proiektua? Zer zerbitzu eskaintzen diezue bezeroei?

Gure helburua Ikastetxeei eta Familiei laguntzea da, adingabeak eremu digitalean hezi eta lagun ditzaten. Hori lortzeko, Segureskola programaren bidez, pertsonen ongizate digitalari eusten dioten 3 zutabeetan gaitzen ditugu: 1) Ingurune ziberseguruak 2) Prebentzio eta konpetentzia digitala 3) Adingabeen jarduera gainbegiratzeko teknologia.

Segureskolak hainbat aintzatespen jaso ditu bere izaera integralarengatik (ikasleak, irakasleak eta familiak), diagnostiko batean oinarritutako pertsonalizazio-gaitasunarengatik (Kids Centric) eta hezkuntza-inguruneko eragina neurtzeko duen ahalmenarengatik.

Gainera, familientzako eta, oro har, herritarrentzako prestakuntza-ibilbideak eskaintzen ditugu, eta duela gutxi Erakundeetan Zibersegurtasunaren Kultura sortzeko programa bat abiarazi dugu, eta oso harrera ona ari da izaten. Zalantza barik, langileei sartzeko egiaztagiriak lapurtzeko phising edo ingeniaritza sozialeko teknikak erabiliz enpresen eta erakundeen kontrako ziber-erasoen hazkunde esponentziala horretan laguntzen ari da.

Zeintzuk dira zuen erronka hurbilenak eta epe labur eta luzerako helburuak?

Berehalako erronka Kids Centric metodologiaren automatizazioa osatzeko finantzaketa aurkitzea da, horrela,  Segureskola ikastetxe batean aurrez aurreko esku-hartze barik ezarri ahal izateko.

Plataforma horrek konponbidea askoz ere eskalagarriagoa egingo du, eta LATAM bezalako merkatuetara iristeko aukera emango digu; izan ere, hezkuntzako hainbat partner, Segureskola euren ikastetxeetara eraman ahal izatea eskatzen ari zaizkigu.

Zertan bereizten zarete sektore horretan diharduten gainerako enpresetatik?

Soluzioaren izaera integralean eta unitate didaktikoaren pertsonalizazioan, ikasgelan identifikatutako arriskuen arabera. Bideo-jokoak erabiltzen ditugu ikasleak zelan erlazionatzen diren eta teknologia zelan erabiltzen duten identifikatzeko. Elementu horiek funtsezkoak dira arriskuak zehazteko eta ikastetxera ondoen egokitzen den programa definitzeko.

Ebaluatzeko eta diagnostikatzeko teknologia erabiltzeak, gainera, esku-hartze bakoitzaren eragina neurtzeko aukera ematen digu. Gaur egun badakigu bizikidetza % 14 hobetzen dugula (gatazka, berdintasun eta ikasleen ongizate terminoetan neurtuta), eta, batez beste, ikasgela bakoitzeko eskola-jazarpeneko kasu ‘posible’ 1, eta baztertutako 2-3 ikasle identifikatzen ditugula.

Internet Segura for Kids buru den Safer Internet Centre of Spain proiektuko kide berrietako bat zarete. Zertan datza proiektu hori?

SIC-Spain, herrialde bakoitzean Safer Internet Center bat sortzeko EBk bultzatutako programa da. Espainian, INCIBEk (Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala) koordinatzen du, eta Internet herritarrentzat leku seguruagoa izatea du helburu, umeentzat batez ere.

Zein da zuen zeregina proiektu horretan?

EBk Kids Centric plataformaren % 50 finantzatuko du, eta, ondoren, KIDS CENTRIC IMPACT programa ezarriko da 10 ikastetxetan, eta azterketa bat egingo da eten digitalaren egoerari eta ikastetxeetako bizikidetzari buruz jasotako informazioarekin.

Europak interes handia du gizarte-arazoak neurtzeko eta ebaluatzeko gai diren eragin-konponbideetan, eta horixe da Segureskolaren indarguneetako bat. BBK Fundazioak bultzatuta, zibersegurtasunaren eta eskolako bizikidetzaren egoerari buruz argitaratu berri dugun ikerketaren antzeko batekin ‘maitemintzea’ espero dugu. Azterlan hori Eusko Legebiltzarrera ere iritsi da, eta eskolako jazarpenaren eta ziberjazarpenaren aurkako prebentzio-programak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietara eramateko ekimen bati aurrekontua emateko balio izan du.

Zer ekarpen egiten duzue eta zer espero duzue SIC-SPAIN 2?0tik?

Teknologia eta metodologia eraginkorra eskaintzen ditugu txiki-txikitatik teknologiaren erabilera seguruan hezteko, eta arazo sozial garrantzitsu baten, eten digitalaren, inpaktua ebaluatzeko ebidentziak ematen ditugu. Jarduera pilotua amaituta, teknologia gure bizitzetan hain azkar sartzeak eragindako arazoa konpontzeko definituko den soluzio globalaren parte izatea espero dugu.

BIC Bizkaia Ezkerraldean zaudete

Zelan iritsi zarete enpresa-inkubagailu honetara?

BEAZ programaren bidez (ekintzailetzarako laguntzak) iritsi ginen BIC Ezkerraldera.

Zertan laguntzen dizue BIC Bizkaia Ezkerraldean egoteak?

Batez ere sinesgarritasuna ematen du, SPRIren edo Bizkaiko Foru Aldundiaren bermearekin, eta baita oinarri teknologikoko proiektuetarako laguntzak eskuratzeko aukera ere. Horretaz gain, hori gutxi ez den arren, bertako StartUp-ez fidatzea baino ez zaie falta, euren zerbitzuak kontratatuz.

Gomendatuko zenieke beste enpresa batzuei BICen sartzea?

Zalantza gabe, are gehiago Europak ematen dituen susperraldirako laguntzak erakunde autonomikoen bidez bideratuko diren une honetan.