We are testers, merkatu ikerketetan aditua den enpresak, eta runnea.com korrikalarientzako produktuen konparadoreak hitzarmen bat sinatu dute ‘Runómetro: perfil y hábitos de los corredores españoles’ izeneko inkesta handi bat egiteko. Horren helburua da orain arte egin den sektorearen ikerketa handiena egitea da; azaroaren lehen bi asteetan argitaratuko da.
‘Runómetro: perfil y hábitos de los corredores españoles’ txostenarekin Espainian egiten den running-aren radiografia bat sortu nahi dute; horrela, korrilarien ohituren aldagaiak, euren kontsumo lehentasunak eta sektorearen azken joerak ikertuko dira.
Inkesta online bidezko formulario kualitatibo eta kuantitatibo batekin egingo da, gizonei eta emakumei zuzenduta. We are testers enpresak aholkulari teknikoa izango da horretan aditua delako eta bi enpresen webguneetan eta hemen sakatuz egin daiteke.
Ikerketak korrikalarien ohituren ezagutzetan sakonduko du: zenbat diru gastatzen dute urtero, zenbat diru inbertitzen dute osasunean, zenbat kirol materialean, zenbat entrenamenduetan… Bestalde, ikerketak korrikalarien motibazioak ezagutuko dira lurraldeka, sexuka, bai eta euren markak, denda eta lasterketa nagusienak ezagutuko dira.
Ikerketa egin eta gero, emaitzak argitaratuko dira denon eskuragarri egoteko.