18 eta 35 urte bitartean badituzu, lan gabe bazaude eta zibersegurtasunari buruzko ikasketak izan nahi badituzu, Fundación Telefonicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten ikastaroa da zure aukera. Ikastaroa azaroaren 28an hasiko eta 2018ko martxoan amaituko da, eta BIC Bizkaia Ezkerraldean izango dira aurrez aurreko klaseak. Izena emateko azken eguna azaroaren 26a da.

Zibersegurtasuna egungo lan-merkatuan etorkizun handieneko espezializazio tekniko eskatuenetako da. Ikastaro honekin cibersegurtasunaren munduko oinarri sendoak ikasteko aukera izango duzu. Abiapuntutzat Sareak eta Sistemak ditugu eta amaitzeko, azpiegituren erasoak eta hacking etikoa. Ezagutzeko geratzen zaizun mundu oso bat.

Zer jakin behar dut zibersegurtasuna ikastaroari buruz?

Nola eman dezaket izena?

Izen ematea azaroaren 26a arte egin dezakezu hemen: http://empleodigitalformacion.fundaciontelefonica.com/web/guest/candidatos

Ondoren, hautaketa prozesu bat egongo da eta e mail bidez jasoko duzu deialdia. Hautaketa prozesu hori gaitasun test bat eta elkarrizketa bat izango dora.

Zein motatako gaiak emango dira ikastaroan?

Zibersegurtasunaren oinarrizko kontzeptuak, modu seguru batean nola programatu, azpiegituren segurtasuna, azpiegituren erasoak eta hacking etikoa. Gainera, modulo batean enplegagarritasunean trebea izateko aukerak irakatsiko dira: konpetentzia profesionalak handitu, aurkezpen eraginkorrak, marka pertsonala, lan bilaketa 2.0…

Zein da ikastaroaren metodologia?

Moduko guztiak aurrez aurrekoak dira eta gainera, gelatik kanpo formazioa jasotzen jarraituko duzu Ikasgela Birtualari, masterclassei, Lan Foroei, kolaboratzen duten enpresen lan saioei… esker.

Zure kontaktuen sarea handitzeko aukera dago beste partehartzaileei eta sektorearen adituei esker, egiazko proiektuetan lan egiteko aukera izango duzu, tutoriak izango dira, lan orientazioa saioak eta mentoring. Programa amaitzen denan portfolio bat izango duzu formakuntzan egin diren ekintza eta lan guztiekin.

INFORMAZIOA DESKARGATU