EBN 2025 Kongresua BIC Bizkaia Ezkerraldean egingo da
Ekainaren 18tik 20ra, BIC Bizkaia Ezkerraldea izango da EBN Congress 2025 europar kongresuaren egoitza. Ekitaldi honek 200 parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu berrikuntza eta ekintzailetza zentroetako ordezkari gisa, Europa osotik etorriak.


