Elkarrizketa

“BIC Bizkaia Ezkerraldeak beste leku batzuetan ez dauden erraztasunak ematen ditu”

Markel Erleaga (Mendata, 1992) Camozzi Automationek Bizkaian duen filialeko Salmenten arduradun teknikoa da; hain zuzen, BIC Bizkaia Ezkerraldean du egoitza. Industria Ingeniaritza ikasi zuen, eta Eraikuntzan espezializatzeko masterra egin zuen.

“BIC luxua da ekintzailetzarako”

Mario Iñiguez informatikako ingeniaria da, Deustuko Unibertsitatean Datu eta Prozesuetan espezializatua. Haren esperientzia profesionala finantza-erakundeetan oinarritu da beti, Vital Kutxan, Kutxan eta BBKn hasita, eta BBVAn hainbat zereginetan amaituta; nabarmentzekoa da Kudeaketa Globaleko Informazio Sistemetan eta Negozio Prozesuen Optimizazioan duen espezializazioa.

“BICek ematen dituen abantailak beste leku batzuenak baino askoz handiagoak dira”

Sergio Rebollo (Barakaldo, 1979) biokimikan lizentziatua da, baina garatzaile informatiko modura lan egin du azken 18 urteetan. Zenbait startup-etan ibili ondoren, bere negozioa sortzea erabaki zuen: TERSOAL IT. Nola jaio zen Tersoal IT? Startup batean nengoen eta Tersoal IT enpresa sortzea erabaki nuen, baina hura jaiotzea eta gu hemen egota eragin zuen proiektua Gloss IT [...]

Ironchip: “BIC Bizkaia Ezkerraldean inkubatuta egoteak gainerako startupekin ekosistema bat sortzen eta finantzaketa bilatzen lagundu digu”

Bic Bizkaia Ezkerraldean inkubatuta dagoen Bizkaiko Ironchip Telco enpresak, Eusko Jaurlaritzaren laguntza duen Caixabankek bultzatutako EkintzailetzaXXI Sarietako bat irabazi du. Sari horren helburua hazteko ahalmen handiena duten enpresa gazteak identifikatzea, aintzatestea eta haien ondoan aritzea da.

“Bic Bizkaia Ezkerraldean poz pozik gaude”

OnTour Up, aisiaren munduan denetik egiteko aukera ematen duen aplikazio berria da: sarrera bat erostetik garagardo bat ordaintzera, modu malgu, azkar eta errazean.

Cobizi: “Koronabirusaren pandemiari aurre egitea erronka bat da guztiontzat, bai biztanle gisa, bai gizarte-antolakuntza gisa”

Cobizi gizarte-kooperatiba berritzailea da; Estatu mailan, aitzindaria da bakarrik dauden pertsona guztiei konponbide integrala eskaintzen eta bere inguruneko pertsonak ahalduntzen. Orain, koronabirusaren epidemia dela-eta, antolakuntza une latzak bizitzen ari da, baina, inguruabarrak gorabehera, bere zerbitzua ematen jarraitzen du. Cobiziren sortzaileak diren Cristina eta Edurnerekin hitz egin dugu, gaur egun, BIC Bizkaia Ezkerraldearen ekintzailetza-aretoan daudenak. Zer [...]

Inés Cejudo, Undersat Mobile Computing-eko zuzendari komertziala:”BIC BIzkaia Ezkerraldea zure negozio-ideia gauzatzeko eta sinesten duzun horren aldeko apustua egiteko bikaina da.”

Emakumea, barakaldarra eta ekintzailea. Inés Cejudo Undersat Mobile Computing IT-eko, BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen startup-eko, zuzendari komertzialarekin hitz egin dugu. ‘Cloud computing’ zerbitzua sortu du enpresentzat, bulegotik kanpo lan egiten duten langileen mugikortasunari buruzko informazioa emanez, banaketa-zerbitzuak edo berrikuspen teknikoak, besteak beste.

Cobiziko Cristina eta Edurne: “Edozein ekintzailerentzat aukera handia da BICen laguntza izatea”

Cobizi gizarte arloko enpresa berritzailea da, bakarrik dauden pertsona guztiei soluzio integrala ematen aitzindaria estatu mailan, euren adina edozein izanda ere. Une honetan BIC Bizkaia Ezkerraldeko ekintzailetza gelan dauden Cristinarekin eta Edurnerekin, Cobiziren sortzaileekin, egingo dugu berba.

Aitor Gallarreta: “Ideia badaukazu baina baliabiderik ez, BIC Bizkaia Ezkerraldean forma ematen hasi zaitezke”

BIC Bizkaia Ezkerraldean inkubatuta dagoen eta autokarabanismoaren merkaturako diseinuan, fabrikazioan eta mihiztaduran aritzen den  Galla VanWorks enpresak zenbait camper modelo kaleratu ditu 2019an, bezeroei euren ibilgailua neurrira egindako ekipamenduarekin fabrikatzeko aukera eskainiz.

Oscar Brenchat, Veedor Solutions S.L.-ko Founder & CEO: “Uste dut BIC Bizkaia Ezkerraldeak ematen duen laguntza garrantzitsua dela sektoreko beste enpresa batzuekin harremanak ezartzeko”

VEEDOR Solutionsek, APPen garapenean eta industria garapenean lan egiten duen enpresak amaiera eman dio BIC Bizkaia Ezkerraldeko instalazioetan egin duen ibilbideari, eta egoitza Barakaldoko Grandfor eraikinera aldatu du. Zelan sortu zen VEEDOR Solutions? Enpresa 2014an sortu nuen. Hasiera batean proiektua industria ekoizpenaren mantentze-lanaren eta kontrolaren kudeaketarako tresna informatikoa eskaintzera zegoen zuzenduta. Softwarea garatzeko prozesuan zehar [...]