BIC Bizkaia Ezkerraldea

Bizkaiko 2018ko Explorer ‘Jóvenes con ideas’ programarako hautatu diren gazteak

BIC Bizkaia Ezkerraldea enpresa zentroak Explorer 'Jóvenes con ideas' ekintzailetza programa hartuko du berriz ere. 2018 urteko ediziorako hauek dira hautatu diren ekintzaileak:

Barakaldoko Udalak eta Volvemos.org-k Herriratzeko aukerei buruzko I. topaketa antolatu dute BIC Bizkaia Ezkerraldean

Barakaldoko Udalak eta Volvemos.org-k Herriratzeko aukerei buruzko I. topaketa antolatu dute. Abenduaren 20an egingo da BIC Bizkaia Ezkerraldea enpresak garatzeko zentroaren atarian, eta, bertan, administrazio publikoek, enpresek eta herriratu nahi duten emigranteek hartuko dute parte. Topaketarako sarrera doan eta librea da.

BIC Bizkaia Ezkerraldeak ISO 9001:2015 ETA 14001:2015 ziurtagiriak berriztu ditu

BIC Bizkaia Ezkerraldeak ISO 9001 (Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria) eta ISO 14001 (Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria) arauen berriztapena lortu du. Aldi berean, 2015 formatuei moldatu egin da.

David de Haro: “Komunikazioaren garaia da eta irudiak asko du ezateko, gaur egungo hizkuntza da”

Azaroaren 18an eta 19an BIC Bizkaia Ezkerraldeak Fotopop argazkilaritzari buruzko ekitaldia hartuko du. David de Haro, Fotopopeko sormen zuzendariak ekitaldiari buruzko informazioa ematen digu elkarrizketa honetan eta Bizkaian argazkilaritzak bizi duen momentuari buruz hitz egiten du.

Bizkaiko bi startupek running-ari buruzko Espainian egin den txosten handiena egingo dute

We are testers, merkatu ikerketetan aditua den enpresak, eta runnea.com korrikalarientzako produktuen konparadoreak hitzarmen bat sinatu dute ‘Runómetro: perfil y hábitos de los corredores españoles’ izeneko inkesta handi bat egiteko. Horren helburua da orain arte egin den sektorearen ikerketa handiena egitea da; azaroaren lehen bi asteetan argitaratuko da.

Izena eman zibersegurtasunari buruzko ikastaroan

18 eta 35 urte bitartean badituzu, lan gabe bazaude eta zibersegurtasunari buruzko ikasketak izan nahi badituzu, Fundación Telefonicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten ikastaroa da zure aukera. Ikastaroa azaroaren 28an hasiko eta 2018ko martxoan amaituko da, eta BIC Bizkaia Ezkerraldean izango dira aurrez aurreko klaseak. Izena emateko azken eguna azaroaren 26a da.

Premios Emprendedor XXI sarien edizio berriaren deialdia zabalik dago

"La Caixa" taldeak, Caixa Capital Risc programaren bidez, Premios Emprendedor XXI sarien edizio berri baten deialdia egin dute. Ekimen honetan enpresa berritzaileak eta duela gutxi sortutakoak identifikatzen eta laguntzen dituzte. Izena emateko epea azaroaren 3an amaituko da.

Alex Txikon izango da startupei, mendiari eta erronka berriei buruzko II. “Believe Session” izenekoaren protagonista

II. "Believe Session" ekimenan izan dira Alex Txikon Alpinista, Jon Uriarte (Stubhub), Leire Atxa (Noismart), Izaskun Artetxe BIC Bizkaia Ezkerraldeko presidentea eta Carlos Ruiz de Arcaute, Caixabankeko Ekintzailetza koordinatzalea Euskadin eta Kantabrian.

Smotion, Mugikortasun Adimenduan euskal erreferente

Mugikortasun Adimenduan oinarritutako produktuen garapena da Smotionen oinarri nagusia. BIC Bizkaia Ezkerraldean dago kokatuta eta hiru euskal enpesa osatzen dute: Machimbarrena Desing, Mandesso Design eta Klap, Product Design in Lean Start Up.

Pradales: Anbiziotsuak izan behar dugu, Bizkaiko zona bakoitzerako traktoreak izango diren proiektuak proposatzeko

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak balantzea egin du lehiakortasuna eta eskualdeen arteko oreka sustatzeko Aldundiaren ekimenak lehenengo lan-urtea bete duenean. Lan-jardunaldia egin dute Bic Bizkaia Ezkerraldean, eta, bertan, Bizkaiko espezializazio-mapa aurkeztu dute. Imanol Pradelesek baieztatu duenez, tresna horri esker gai izango gara Bizkaiak eta bere lau zonek duten espezializazioari buruzko ondorioak konpartitzeko eta indargune, erronka zein aukerak identifikatzeko.