Izena eman zibersegurtasunari buruzko ikastaroan
18 eta 35 urte bitartean badituzu, lan gabe bazaude eta zibersegurtasunari buruzko ikasketak izan nahi badituzu, Fundación Telefonicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten ikastaroa da zure aukera. Ikastaroa azaroaren 28an hasiko eta 2018ko martxoan amaituko da, eta BIC Bizkaia Ezkerraldean izango dira aurrez aurreko klaseak. Izena emateko azken eguna azaroaren 26a da.