Berrikuntza

Aldundiak eta Telefonica-k Bizkaia Open Future_ ekimena berritu dute, lurraldeko enpresen eraldaketa digitala arintzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak beren hitzarmena berritu dute, Bizkaia Open Future_ ekimenaren bidez lurraldeko enpresen eraldaketa digitala arindu eta sustatzeko. Berrikuntza irekiko ekimen bateratu hori, zehazki, 2015. arteko lotura-puntu gisa finkatu da. Ekimena antolatzen da, batetik, BIC Bizkaia Ezkerraldea instalazioetan kokatutako espazio fisikoaren bidez, eta, bestetik, Telefónica Open Future_ plataforman oinarritzen den espazio birtual baten bidez.

Explorer “Ideiak dituzten gazteak” hasi da, 33 ekintzailerekin Bizkaian

Explorer Space Bizkaia jarri da martxan, BIC Bizkaia Ezkerraldean dituen coworking guneetan, datozen sei hilabeteetan euren 20 ideiak lankidetzan garatuko dituzten 33 ekintzailerekin batera, aholkularitza pertsonalizatua jasoz eta berrikuntzan eta negozio ereduetan adituak direnen eskutik trebatuz.

BIC Bizkaia Ezkerraldeak Ikasenpresa Kongresua hartuko du abenduaren 14an eta 15ean

Euskadiko Lanbide Heziketako 570 ikasle inguruk Ikasenpresa Kongresuaren lehen edizioan parte hartuko dute datozen egunetan, “Izan ekintzaile!” leloarekin. Abenduaren 14an eta 15ean kongresua BIC Bizkaia Ezkerraldean izango da.

Garraio autonomoak garatzen dituen robotika sektoreko startup batek Santander YUZZ 2017 saria jaso du

Santander YUZZ 'Jóvenes con ideas' programak VIII. edizioaren irabazleak jakitera eman ditu. Proiektu irabazlean hauek izan dira: Santander YUZZ Universitas Miguel Hernández zentroko Odyssey Robotics, Santander YUZZ San Sebastián zentroko NaizFit eta Santander YUZZ Universidad de Santiago de Compostela zentroko Opseeker. 2018tik aurrera programa Explorer izena hartuko du.

Izena eman zibersegurtasunari buruzko ikastaroan

18 eta 35 urte bitartean badituzu, lan gabe bazaude eta zibersegurtasunari buruzko ikasketak izan nahi badituzu, Fundación Telefonicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten ikastaroa da zure aukera. Ikastaroa azaroaren 28an hasiko eta 2018ko martxoan amaituko da, eta BIC Bizkaia Ezkerraldean izango dira aurrez aurreko klaseak. Izena emateko azken eguna azaroaren 26a da.

Premios Emprendedor XXI sarien edizio berriaren deialdia zabalik dago

"La Caixa" taldeak, Caixa Capital Risc programaren bidez, Premios Emprendedor XXI sarien edizio berri baten deialdia egin dute. Ekimen honetan enpresa berritzaileak eta duela gutxi sortutakoak identifikatzen eta laguntzen dituzte. Izena emateko epea azaroaren 3an amaituko da.