BIC Bizkaia Ezkerraldeak ISO 9001 (Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria) eta ISO 14001 (Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria) arauen berriztapena lortu du. Aldi berean, 2015 formatuei moldatu egin da.
Modu honetan, ezkerraldeko eta meatzaldeko enpresa zentro erreferenteak bere zerbitzuen kalitatearekin duen konpromisoa sendotzen du.