Bizkaiko eta Mexikoko RetailSights eta Isetic startup-ek irabazi dituzte Tecunik eta Ingeteam-ek sortutako erronkak. Azken bi horiek punta-puntako enpresak dira eta Bizkaia Open Future_ berrikuntza irekiko programaren esparruan lan egiten dute. Ekimen hori Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica-k sustatu dute transformazio industrialerako eta lurraldearen ekintzailetza dinamizatzeko. RetailSights-en egoitza Mexiko Hirian dago eta Isetic-ena Barakaldon. Hala, startup horietako bakoitzak foru erakundearen 20.000 eurora arteko laguntza jasotzeko aukera izango du bere proiektuak garatu ahal izateko.

Ingeteam Zamudion kokatuta dago eta 23 proposamenen artean Isetic-ena aukeratu dute. Azken hori startup teknologikoa da eta aditua da kudeaketa kalitate altudun zerbitzuak ematen. Hala, Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) eta enpresen negozio prozesuen gorabeherak eta errendimendu arazoak automatikoki monitorizatzen, detektatzen eta konpontzen dituzte. Isetic-ek industria kontrolerako azken belaunaldiko makinen alorrean lan egiten du baita ere eta Ingeteam-ekin batera bere beharren araberako konponbidea garatuko du bere sistema informatikoek izan ditzaketen segurtasunaren alorreko arriskuei aurre hartzeko. Ingeteam-era aurkeztutako 23 proposamenetatik 13 Euskadikoak izan dira, 5 Estatukoak eta 5 nazioartekoak.

Tecunik-ek, bere aldetik, RetailSights-ekin batera lan egingo du argiteriaren inbentarioa modu automatizatuan egingo duen konponbide teknologiko bat lortzeko; inbentarioan ezaugarri hauek jaso behar dira, besteak beste: Geolokalizazioa, marka, modeloa, tipologia, informazioa, euskarria, etab. RetailSights enpresa mexikarra negozioari aplikatutako adimen artifizialean aditua da eta ikuspegi artifizialaren bitartez, enpresen eta kontsumitzaileen eragiketak eta aktiboen joerak neurtzen eta aztertzen dituzte. Hala, Mexikon abiarazi zuen Wayra-k, Telefónica Open Future_.enpresaren startup digitalen azeleragailuak. Tecuni VINCI Energies talde multinazionalaren barne dago eta 26 proiektu aurkeztu ziren Bizkaia Open Future_ ekimenaren bitartez proposatutako erronkari erantzuna emateko.

Bizkaia Open Future_ programaren lehenengo zikloa

Proiektu irabazleek pilotu erreal bat egiteko aukera izango dute erreferentziazko enpresan (azken horrek ordainduta) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren 20.000 eurora arteko laguntza ekonomikoa edo gauzazkoa jasotzeko aukera izango du. Hala, RetailSights-en kasuan, talentua erakarriko da lurraldera. Berrikuntza Irekia Programaren azken bi erronka horien irabazleak aukeratuta, Bizkaia Open Future_ ekimenaren lehenengo faseko helburuak bete dira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Telefónica-ren ekimena espazio fisikoan eta espazio birtualean antolatuta dago, Telefónica-ren Open Future_ berrikuntza ireki plataforman hain zuzen ere. Espazio fisikoa Crowdworking Ilgner deitzen da, eta BIC Bizkaia Ezkerraldeko instalazioetan dago, Barakaldon. Erreferentziazko gune bihurtu da, eta beraren bidez sustatu nahi dira 4.0. Industriako proiektu teknologikoak, joera irekiarekin eta nazioartera begira. Toki horretan startup-ek eta talentu ekintzaileak beren ekimenak bultzatu eta garatzeko jarduera ugari landu dituzte orain arte. Horrez gain, ETE-ek garatzeko negozio eredu berriak ezagutuko dituzte eta erreferentziazko enpresek ezagutza eta teknologia berriak lortu ere bai, beren negozioak garatu eta hobetzeko.