BIC Bizkaia Ezkerraldea Ezkerraldeko eta Meatzaldeko eta Enkarterriko enpresa zentroa, normaltasun berrira sartu da. Barakaldoko instalazioek ez dute pultsua jaitsi, oraindik gure artean dagoen COVID-19ak eragindako pandemiaren garaian ere, eta zerbitzua, euskarria eta aholkularitza era telematikoan eta telefonoz eman dute. Baina orain, BIC Bizkaia Ezkerraldeak bere jarduera osoa berreskuratu du, eta erabiltzaileen esku jartzen du ekitaldietarako espazioen eta aretoen alokairua, eta baita erabiltzaile guztiei aurrez aurreko laguntza emateko zerbitzua ere.
Etapa berri honetan, osasun krisiaren ondorioz erritmoa ere ez da lasaitu; horregatik, jarduketa-protokolo osoa ezarri da, egunero zentrora joaten diren pertsona guztien eta bisitarien, erakunde laguntzaileen edo ekitaldiak egiteko espazioak alokatu gura dituzten profesionalen osasuna bermatzeko.
BIC Bizkaia Ezkerraldeak barne-protokoloa ezarri du barruan hartzen dituen enpresa guztien, langileen, bisitarien, erakunde laguntzaileen eta instalazioetara joaten diren mota guztietako profesionalen osasuna bermatzeko. Besteak beste, eraikinaren barrura sartzeko orduan maskara nahitaez erabili beharko dela, sarreran eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko direla eta sukarra termometroarekin kontrolatu beharko dela erabaki dute. Gainera, jendearen eta bisiten sarbide-kontrola egiten da, osasun-arloko goi-erakundeek emandako gomendio guztiei jarraituz.
Neurrien protokoloa, baita alokatzeko orduan ere
Ekitaldiak, bilerak eta prestakuntza-ekintzak egiteko espazioen alokairuari dagokionez, adierazi behar da instalazioetan dauden enpresek ehuneko ehunean ekin diotela jarduerari, osasun-gomendioei jarraituz: maskara nahitaez erabiltzea, eskuak garbitzea, 1,5 metroko distantzia soziala gordetzea eta baimendutako gehieneko edukiera %60koa izatea. Gainera, gune horien, ekitaldi aretoaren, prestakuntzarako gelen edo bilerak egiteko gelen, garbiketa eta desinfekzioa bermatzen da.