Enpresa berria sortzeko proiektuaren edo, barne-ekintzailetzako proiektuetan, negozio-unitate berriaren garapena eta definizioa. Honako ezaugarri hauek dituzte enpresa berritzaileek: produktu, prozesu edo zerbitzuetan elementu berritzaileak sartzen dituzte Bizkaiko merkatura; aberastasuna sortzeko aukera handia dute; balio erantsia ematen dute; bideragarriak dira, eta dekretu honen xedeak lortzen laguntzen dute. Ondokoak dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:
  • Bideragarritasun eta merkatu-azterlanak, marketin-azterlanak, eta txosten teknikoak; produktuaren edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionalitateak garatzea; proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza; jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; bidaiak egitea eta azoketan parte hartzea. Enpresa berritzaile berrien kasuan, Bizkaian negozio lokala alokatzeko gastua.
Gastuak 2023ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira, eta 2026ko urtarrilaren 31n benetan ordainduta egon beharko dute.