Albisteak

Aldundiak eta Telefonica-k Bizkaia Open Future_ ekimena berritu dute, lurraldeko enpresen eraldaketa digitala arintzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak beren hitzarmena berritu dute, Bizkaia Open Future_ ekimenaren bidez lurraldeko enpresen eraldaketa digitala arindu eta sustatzeko. Berrikuntza irekiko ekimen bateratu hori, zehazki, 2015. arteko lotura-puntu gisa finkatu da. Ekimena antolatzen da, batetik, BIC Bizkaia Ezkerraldea instalazioetan kokatutako espazio fisikoaren bidez, eta, bestetik, Telefónica Open Future_ plataforman oinarritzen den espazio birtual baten bidez.

Undersat: “BIC Bizkaia Ezkerraldeko enpresen artean sortzen diren sinergiak balio erantsia da”

Informatika mugikorra enpresa txikien eta ertainen eskura jartzea Undersaten helburu nagusienetakoa da. Enpresa hori BIC Bizkaia Ezkerraldean dago kokatuta eta enpresa zentroaren tutoreen etengabeko laguntza izan du.

Explorer “Ideiak dituzten gazteak” hasi da, 33 ekintzailerekin Bizkaian

Explorer Space Bizkaia jarri da martxan, BIC Bizkaia Ezkerraldean dituen coworking guneetan, datozen sei hilabeteetan euren 20 ideiak lankidetzan garatuko dituzten 33 ekintzailerekin batera, aholkularitza pertsonalizatua jasoz eta berrikuntzan eta negozio ereduetan adituak direnen eskutik trebatuz.

Bizkaiko 2018ko Explorer ‘Jóvenes con ideas’ programarako hautatu diren gazteak

BIC Bizkaia Ezkerraldea enpresa zentroak Explorer 'Jóvenes con ideas' ekintzailetza programa hartuko du berriz ere. 2018 urteko ediziorako hauek dira hautatu diren ekintzaileak:

Barakaldoko Udalak eta Volvemos.org-k Herriratzeko aukerei buruzko I. topaketa antolatu dute BIC Bizkaia Ezkerraldean

Barakaldoko Udalak eta Volvemos.org-k Herriratzeko aukerei buruzko I. topaketa antolatu dute. Abenduaren 20an egingo da BIC Bizkaia Ezkerraldea enpresak garatzeko zentroaren atarian, eta, bertan, administrazio publikoek, enpresek eta herriratu nahi duten emigranteek hartuko dute parte. Topaketarako sarrera doan eta librea da.

BIC Bizkaia Ezkerraldeak Ikasenpresa Kongresua hartuko du abenduaren 14an eta 15ean

Euskadiko Lanbide Heziketako 570 ikasle inguruk Ikasenpresa Kongresuaren lehen edizioan parte hartuko dute datozen egunetan, “Izan ekintzaile!” leloarekin. Abenduaren 14an eta 15ean kongresua BIC Bizkaia Ezkerraldean izango da.

Bizkaiko Isetic startup-ak eta Retailsights mexikarrak irabazi dituzte Ingeteam-en eta Tecuni-ren erronkak Bizkaia Open Future_ ekimenean

Bizkaiko eta Mexikoko RetailSights eta Isetic startup-ek irabazi dituzte Tecunik eta Ingeteam-ek sortutako erronkak. Azken bi horiek punta-puntako enpresak dira eta Bizkaia Open Future_ berrikuntza irekiko programaren esparruan lan egiten dute. Ekimen hori Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica-k sustatu dute transformazio industrialerako eta lurraldearen ekintzailetza dinamizatzeko

BIC Bizkaia Ezkerraldeak ISO 9001:2015 ETA 14001:2015 ziurtagiriak berriztu ditu

BIC Bizkaia Ezkerraldeak ISO 9001 (Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria) eta ISO 14001 (Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria) arauen berriztapena lortu du. Aldi berean, 2015 formatuei moldatu egin da.

David de Haro: “Komunikazioaren garaia da eta irudiak asko du ezateko, gaur egungo hizkuntza da”

Azaroaren 18an eta 19an BIC Bizkaia Ezkerraldeak Fotopop argazkilaritzari buruzko ekitaldia hartuko du. David de Haro, Fotopopeko sormen zuzendariak ekitaldiari buruzko informazioa ematen digu elkarrizketa honetan eta Bizkaian argazkilaritzak bizi duen momentuari buruz hitz egiten du.

Garraio autonomoak garatzen dituen robotika sektoreko startup batek Santander YUZZ 2017 saria jaso du

Santander YUZZ 'Jóvenes con ideas' programak VIII. edizioaren irabazleak jakitera eman ditu. Proiektu irabazlean hauek izan dira: Santander YUZZ Universitas Miguel Hernández zentroko Odyssey Robotics, Santander YUZZ San Sebastián zentroko NaizFit eta Santander YUZZ Universidad de Santiago de Compostela zentroko Opseeker. 2018tik aurrera programa Explorer izena hartuko du.