“Bic Bizkaia Ezkerraldean poz pozik gaude”
OnTour Up, aisiaren munduan denetik egiteko aukera ematen duen aplikazio berria da: sarrera bat erostetik garagardo bat ordaintzera, modu malgu, azkar eta errazean.
OnTour Up, aisiaren munduan denetik egiteko aukera ematen duen aplikazio berria da: sarrera bat erostetik garagardo bat ordaintzera, modu malgu, azkar eta errazean.
BIC Bizkaia Ezkerraldea Ezkerraldeko eta Meatzaldeko eta Enkarterriko enpresa zentroa, normaltasun berrira sartu da. Barakaldoko instalazioek ez dute pultsua jaitsi, oraindik gure artean dagoen COVID-19ak eragindako pandemiaren garaian ere, eta zerbitzua, euskarria eta aholkularitza era telematikoan eta telefonoz eman dute. Baina orain, BIC Bizkaia Ezkerraldeak bere jarduera osoa berreskuratu du, eta erabiltzaileen esku jartzen du [...]
BIC Bizkaia Ezkerraldetik jakinarazi gura dizuegu berriro ere erabilera komuneko espazioak alokatzeko aukera eskaini dugula, mota guztietako ekitaldiak, bilerak eta prestakuntza saioak egiteko. Hori dena, gomendatutako osasun aholku guztiak jarraituz: maskara derrigorrez erabiltzea, eskuak garbitzea, pertsonen arteko 1,5 metroko tartea eta %60ko gehieneko edukiera. Gainera, gune horien garbiketa eta desinfekzioa bermatzen da, eta gauza bera [...]
BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailuan kokatutako Hodei Cloud enpresarentzat, koronabirusak eragindako egungo egoera abagune bat izaten ari da, enpresei telelanean aritzeko babesa ematen dielako.
Undersat Mobile Computing IT 2014an sortutako start-up bat da eta bere egoitza gure BIC Bizkaia Ezkerraldeko instalazioetan dago. Enpresa hau txartel birtualeko sistema berri batean lan egiten ari da eta bere helburua erabiltzaileei denbora eta segurtasuna eskaintzea da, horrela, establezimendu eta saltoki askotan sortzen diren ilarak saihesteko. Egungo alarma-egoera dela-eta, start-up askok bere burua berrasmatu behar izan dute eta egoera berrietara egokitu behar izan dira. Undersaten zuzendari teknikoa den Eduardo Luis Sirgorekin hitz egin dugu eta berak azaldu digu goiz jaioko den konponbide berritzaile hau zertan datza.
Cobizi gizarte-kooperatiba berritzailea da; Estatu mailan, aitzindaria da bakarrik dauden pertsona guztiei konponbide integrala eskaintzen eta bere inguruneko pertsonak ahalduntzen. Orain, koronabirusaren epidemia dela-eta, antolakuntza une latzak bizitzen ari da, baina, inguruabarrak gorabehera, bere zerbitzua ematen jarraitzen du. Cobiziren sortzaileak diren Cristina eta Edurnerekin hitz egin dugu, gaur egun, BIC Bizkaia Ezkerraldearen ekintzailetza-aretoan daudenak. Zer [...]
BIC Bizkaia Ezkerraldetik jakinarazi behar dizuegu laguntza eta aholkularitza zerbitzua ematen jarraitzen dugula, bide telematikoen eta ohiko kanalen bitartez: mezu elektronikoak eta operatibo jarraitzen duen 944 18 41 00 telefono zenbakia.
BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen ostalaritza enpresa, joan den martxoaren 13an helburu solidario horrekin Madrilen sortu zen ekimenarekin bat egin duen Bizkaiko lehenengoa da
Bizkaiko Foru Aldundiak lanean jarraitzen du administrazio epeak osasun krisiaren ondorioz sortutako egoera berrira egokitzeko eta, horrela, enpresei eta ekintzaileei baldintza hobeak emateko. Ekonomia Sustatzeko Sailak hainbat neurri onetsi ditu Beaz eta Seed Capital sozietate publikoek eta zenbait zuzendaritzek eskaintzen dituzten zerbitzuekin lotuta.
⚠️BIC Bizkaia Ezkerraldetik, lanean jarraitzen dugu eta bilera guztiak egiten ari gara bitarteko telematikoen bidez, erakunde laguntzaile, bazkide, ekintzaile eta profesionalen taldeen osasuna babesteko eta, horrela, arrisku-aukerak murrizteko.