Apiril honetan hasi eta ekainaren 17ra arte, Barakaldoko BIC Ezkerraldearen Ilgner eraikinak “Bigarrena” hartuko du, euskal eskultoreen 75 obra baino gehiago biltzen dituen erakusketa. Haren bidez, euskal eskulturagintzak omenaldia egiten die orain dela mende erdi “La Indiscriminada” erakusketa antolatu zuten 200 eskultoreei. Hura izan zen euskal eskultoreen lehenengo erakusketa.
Interesa duten herritarrek astelehenetik ostiralera bitartean joateko aukera izango dute, 10:00etatik 21:00etara. Erakusketaren osagarri, zenbait jarduera egingo dira, hala nola hitzaldiak, solasaldiak, lantegiak eta bisitak, lan berezi hau herritarrei gerturatzeko.