Jon Iñaki Martinezek, profesionalak industria eta larrialdi sektorean trebatu eta prestatzeko errealitate birtuala simulatzeko LUDUS sistemako lantaldea zuzentzen du. Lantaldearen helburua industria-sektoreko enpresen kostuak eta istripu-indizeak murriztea da, eta baita haien ekoizpen- eta antolaketa-prozesuak erraztea ere.
– Jakin dut Caixaren XXI Ekintzaile programan pitch-a irabazi duzula. Zer da sari hori? Zein da hurrengo pausoa?
Mezua modu argian iristen dela balioztatzea dakar. Ludusen, konpainiek eta pertsonek entrenamenduari eta gaikuntzari aurre egiteko duten modua aldatzen ari gara, errealitate birtualeko tekniken bidez. Esperimentatzen denean oso erraza da hori azaltzea, baina Pitch formatuan ez da hain erraza, eta, beraz, irabazi izana harrotzeko modukoa da.
– Aplikazioen garatzaile gisa… zelan sortu zen Ludus sortzeko ideia, eta zergatik?
Ludus egungo prestakuntza zaharkituta dagoela konturatu ginenean sortu zen. Ez du balio. Gizakiak praktikaren bidez eskuratutako ezagutzaren % 90 baino gehiago eta ezagutza teorikoaren % 10 baino gutxiago barneratzen du etengabe. Errealitate birtualak praktikaren eta teoriaren arteko hesi hori hausteko aukera ematen du.
– Errealitate birtualeko simulagailuek… Zer aplikazio izan ditzakete? Zelan ikusten duzu haien etorkizuna epe motz-ertainean?
Badira hamarkada batzuk errealitate birtualaren simulagailuak existitzen direla, baina formatua aldatu egin da. Lehenengo ordenagailuak bezala, lehenengo simulagailuak gela edo eraikin osoak behar zituzten instalazioak ziren, oso garestiak inplementatzeko eta mantentzeko. Gaur egun, entretenimendurako simulazio-gailuak daude, betaurreko sinple batzuekin etxeko egongelatik istorio baten protagonista izateko. Paradigma-aldaketa horri esker, entrenamendu-simulazioaren aukera egoera askotara zabal daiteke, segurtasun- eta osasun-entrenamendura, besteak beste, eta hor entrenamenduak eta simulazioak antolatu ditzakegu segundotan, ehunka “figurante” birtualekin.
– 5 urtez egon zinen inkubatuta BICen. Zer ekarri zuen inkubagailuan egoteak zuretzat, modu pertsonalean, eta enpresa gisa?
BICek enpresa gisa hazteko aukera eman zigun, proiektuaren hasierako faseetan babesa eta aholkua emanez. Zalantza barik, bidean hasten lagundu digun ekimen handi bat izan da.
– Zerk nabarmentzen du Ludus merkatuko beste VR batzuekin alderatuta?
Ludus errealitate birtualean trebatzeko tresna bat da, prestatzaileek prestatzaileentzat egina.
Teknologia ikusezin bihurtzen dugu, gure erabiltzaileek hasieratik eskura jartzen dizkiegun 200 ariketa baino gehiagoko katalogoan arreta jar dezaten. Katalogoa, gainera, hazten ari da hilabetez hilabete.
– Zein egoeratan dago gaur egun Ludus enpresa, start up… gisa? Esan daiteke VR espazioan finkatuta dagoen konpainia dela.
Ludusek, maila globalean HSEko entrenamendu-sektoreko liderra izan gura du. Hori lortzea erronka bat da, eta gure soluzioetan konfiantza izanez egunetik egunera handitzen ari den lehen mailako profesional-talde baten eta bezero-pool baten laguntza dugu. Datozen 18 hilabeteetan gaztelaniaz hitz egiten duen merkatuan finkatzea espero dugu.
– Aurreratuko diguzu zer egiten ari zaren orain? Zer ekarriko digu Ludusen etorkizunak?
Hiru hilean behin batez beste 4 produktu berri argitaratzeko konpromisoa dugu. Hiruhileko hau amaitu baino lehen, eraikuntzaren sektorera bideratutako produktu berriak izango ditugu eskuragarri, eta baita gune konplexuetarako sektore anitzeko produktuak ere, hala nola gune konfinatuetarako edo ATEX izenekoetarako. Horretaz gain, egin ditugun aliantzen emaitzak argitaratuko ditugu laster, eta horiek produktuen katalogoa eta gure plataformaren integrazioa hainbat enpresa-esparrutan zabaltzeko aukera emango dute.