Ekintzaile laguntza-programak finantza-laguntza eman nahi die pertsona fisikoek edo enpresek gidatzen dituzten eta BIC baten tutoretzapean dauden enpresa-proiektu berritzaile eta/edo oinarri teknologikoko proiektu berriei, ahal dela, industria-arloko proiektuei eta/edo lotutako zerbitzuetakoei, ideia heltzeko eta enpresa abian jartzeko faseetarako.
Industriako enpresa-jarduera berritzaileak sortzea funtsezkoa da Euskadiren etorkizuneko hazkunderako. Euskadin identifikatu diren ekintzailetzako erronketako bat da ideia eta ekimen berrien masa kritikoa handitzea eta kalitatea hobetzea, proiektu bakoitzaren premia espezifikoen arabera.
Ekintzailetza eta barnekintzailetza babesten ditugu, zure premien araberako laguntza integral eta malgua eskainiz BICen bidez, horrela aukera izango duzu zure proiektua martxan jartzeko, haziarazteko eta merkatuan arrakastaz errotzeko. Horrez gain, erraztasunak emango dizkizugu zure proiektuarentzako hasierako eta batez ere epe luzeko finantzaketa eskuratzeko. Potentziala duten proiektuen bila gabiltza –zurea bezalakoak-, eta laguntza emango dizugu jaiotzen, abiatzen, hazten eta errotzen laguntzeko. Gainera, merkaturako bidea irekiko dizugu, zeure lehen bezeroak lor ditzazun.
BICak tresna dinamizatzaileak dira enpresa-proiektu berriak produkzio-sarean sartzeko, eta helburutzat dute zure proiektuaren etorkizunari arrakasta-berme onenekin aurre egitea, berrikuntzarekin eta lehiakortasunarekin hartutako konpromisoaren bitartez.
Programa honek laguntza ematen die enpresa berriei aurrera egin dezaten euren bideragarritasun-azterketa, martxan jartze eta umotze prozesu osoan, aholkularitza eta azpiegiturak eskainiz bertan kokatzeko. Gainera, finantzaketa eskuratzen lagunduko dizu, lehen fasean garatutako enpresa-plana martxan jartzeko behar duzun inbertsioa gauzatu ahal izateko.
Informazioa gehiago: https://www.spri.eus/laguntzak/ekintzaile/