BIC Bizkaia Ezkerraldea

Enpresentzako laguntzak Bizkaian: BIC Bizkaia Ezkerraldeak zure proiektuaren alde egiten du

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak 27 milioi euro bideratuko ditu enpresen eraldaketa indartzeko zuzeneko laguntzetara, ingurumen- eta energia-arloko trantsizioari eta trantsizio teknologiko-digital eta soziosanitarioari begira.

“Ekintzailetza ironmana egitea bezalakoa da”

OnTour Up ekitaldiak kudeatzeko startup enpresa da, oraintxe abiatzen ari dena. Ekitaldien sustatzaileak eta barrutien kudeatzaileak dira bere bezeroak.

Adresles startupak bat egingo du Beaz-en mentoring programarekin; BIC Ezkerraldeak babesten du enpresa hori

Hamar hilabetean, mentoreen bi taldek beren esperientziak eta ezagutza partekatuko dituzte Adresles startuparekin, zeina BIC Bizkaia Ezkerraldearen inkubagailuan dagoen.

BIND 4.0 plataformari buruzko informazio-jardunaldia egingo da BIC Bizkaia Ezkerraldean

Urtarrilaren 30ean (astelehena), BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformari buruzko informazio-jardunaldia egingo da Ilgner eraikinean. Bertan, programaren arduradunek BIND 4.0 SME Connection eta Bind 4.0 GovTech ekimenak ezagutaraziko dituzte.

“BIC Bizkaia Ezkerraldeak beste leku batzuetan ez dauden erraztasunak ematen ditu”

Markel Erleaga (Mendata, 1992) Camozzi Automationek Bizkaian duen filialeko Salmenten arduradun teknikoa da; hain zuzen, BIC Bizkaia Ezkerraldean du egoitza. Industria Ingeniaritza ikasi zuen, eta Eraikuntzan espezializatzeko masterra egin zuen.

Ironchip eta Legit Health startupak, etorkizun handienekoak eta berritzaileenetakoak

Legit Health enpresa aukeratu dute 2023ko etorkizun handieneko espainiar startupen artean, eta Ironchip, berriz, 2022. urtean Estatuan berritzaileenak izan direnen artean. BIC Bizkaia Ezkerraldeak tutorizatzen ditu biak ala biak.

“BIC luxua da ekintzailetzarako”

Mario Iñiguez informatikako ingeniaria da, Deustuko Unibertsitatean Datu eta Prozesuetan espezializatua. Haren esperientzia profesionala finantza-erakundeetan oinarritu da beti, Vital Kutxan, Kutxan eta BBKn hasita, eta BBVAn hainbat zereginetan amaituta; nabarmentzekoa da Kudeaketa Globaleko Informazio Sistemetan eta Negozio Prozesuen Optimizazioan duen espezializazioa.

BIC Bizkaia Ezkerraldeak hainbat profesional bildu ditu Casual Friday Meeting ekimenaren edizio berrian

BIC Bizkaia Ezkerraldeak hainbat profesional bildu ditu gaur, Ilgner eraikinean, Casual Friday Meeting ekimenaren edizio berrian parte hartzeko, eta Euskadiko barne-ekintzailetzari buruz hitz egin eta eztabaidatzeko.

Casual Friday Meeting jardunaldiaren beste edizio bat egingo da BIC Bizkaia Ezkerraldean

Azaroaren 25ean, Casual Meeting Friday-ren beste edizio bat egingo da Ilgner eraikinean. Gaia, oraingoan, “Barne-ekintzailetza Euskadin: Tresnak eta eredu arrakastatsuak” izango da.

“BICek ematen dituen abantailak beste leku batzuenak baino askoz handiagoak dira”

Sergio Rebollo (Barakaldo, 1979) biokimikan lizentziatua da, baina garatzaile informatiko modura lan egin du azken 18 urteetan. Zenbait startup-etan ibili ondoren, bere negozioa sortzea erabaki zuen: TERSOAL IT. Nola jaio zen Tersoal IT? Startup batean nengoen eta Tersoal IT enpresa sortzea erabaki nuen, baina hura jaiotzea eta gu hemen egota eragin zuen proiektua Gloss IT [...]