BIC Bizkaia Ezkerraldeak hainbat profesional bildu ditu gaur, Ilgner eraikinean, Casual Friday Meeting ekimenaren edizio berrian parte hartzeko, eta Euskadiko barne-ekintzailetzari buruz hitz egin eta eztabaidatzeko.

BIC Bizkaia Ezkerraldeko zuzendari gerente Joseba Goikouriak ongietorria egin die bertaratutakoei, eta, horren ondoren, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagaren hitzaldia izan da. Bertan, Euskadin barne-ekintzailetzarako dauden tresnak eman ditu ezagutzera.

Arrakastaren adibide gisa, Jorge Galánek (Eurotubos del Norteko gerentea) eta José Manuel Baraibarrek (Viuda de Sainz-en I+G+B arloko arduraduna eta zuzendari teknikoa) beren enpresen kasuak azaldu dituzte, eta, jarraian, mahai-inguru bat egin dute, Euskadiko barne-ekintzailetzari buruzko ideiak trukatzeko eta eztabaidatzeko.

Jardunaldiaren ondoren, bertaratutakoek aukera izan dute elkar hobeto ezagutzeko eta iritziak trukatzeko.