Basq Company, TECH Friendly eta Phebusek, BIC Bizkaia Ezkerraldean inkubatutako enpresek, BKempreSariak saria jaso zuten atzo, haiek egindako lana eskertzeko Barakaldoko Puerta de Bilbao hotelean izandako galan.

Barakaldoko Udaleko toki-garapenerako agentzia den Inguraldek antolatutako BKempreSariak IV. edizio honetan, tokiko bost ETEren lanaren garrantzia aitortu zen, besteak beste, BIC Bizkaia Ezkerraldean inkubatutako hiru enpresarena: Basq Company enpresak –jasangarritasuna– plastikozko botilak eta material birziklatuak erabiliz zapatilak eta ehunezko jantzi jasangarriak sortzen ditu, eta Aitor Álvarez izan zen haren ordezkaritzan. Tech Friendly enpresa –konpromiso soziala– hiri adimendunen esparruan Estatuan dauden proiekturik garrantzitsuenetako batzuen buru da, eta Sergio Sernak jaso zuen saria. Azkenik, Phebus –start up berritzailea– sistema adimendunen ingeniaritza da, eta Juan Antonio Gonzálezek jaso zuen saria.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen zuzendari Josu Bilbaok eta BIC Bizkaia Ezkerraldeko zuzendari gerente Joseba Goikuriak banatu zituzten sariak, besteak beste.