‘Nola hobe ditzakete teknologia berriek urrutiko lekuetan dauden parke eolikoetako transformazio-zentroen mantentze-lanak?’ Horixe da Ormazabal-ek (Velatiako enpresa) proposamen horretarako konponbiderik (osoa ala partziala) duen ekintzaile, startup, enpresa txiki eta ertain edo erakundeei proposatzen dien erronka.
2016ko uztailaren 5etik irailaren 30era egongo da irekita erronka horretan izena emateko epea. Bizkaia Open Future_ ekimenaren Berrikuntza Irekia programaren barruan kokatuta dago erronka hori. Parte-hartzaileen artean 5/10 proiektu finalista hautatuko dira, eta horiek Bizkaia 4.0 ImmersiónTrip bidaian parte hartuko dute. Hautatutakoek lehen eskutik lan egin eta ezagutuko dute Ormazabal-ek proposatutako erronka, eta Bizkaiko industria-ekosistema ezagutzeko aukera izango dute: Lurraldeko enpresa eta erakunde nagusiak bisitatuko dituzte.
Bizkaia 4.0 ImmersionTrip-en parte hartzen dutenen artean proiektu irabazlea hautatuko da, eta horrek bere konponbidearen benetako pilotua egingo du. Aldi berean, Bizkaiko Foru Aldundiak 20.000 euroko laguntza (ekonomikoa ala gauzaz) emango dio. Halaber, irabazlea eta finalistak lau hilabeteko azkartze-prozesu batean sartuko dira.