Atzo, Bizkaiko enpresa- eta ekintzailetza-sarea BECen bildu zen, lurraldeko enpresa txiki eta ertainek lurraldean jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko egiten duten ekarpena aitortzeko xedez ematen dituen sari horien ekitaldian. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatua bertan zeudela eman ziren ON BIZKAIA sariak, eta sarituen artean BIC Bizkaia Ezkerraldearen tutoretzapeko zenbait enpresa egon ziren.
Techfriendly enpresak ibilbide profesionalaren kategorian jaso zuen saria. Enpresa horrek zerbitzu integrala eskaintzen du, planifikazio estrategikoa smartcity teknologien eta konponbideen garapenarekin eta inplementazioarekin uztartuta. 2021ean beren tamaina bikoiztu zuten, eta 2022an ere hazkunde handia izango dutela aurreikusten dute. Esker On atalean, On Tour up (musika-aisialdia dinamizatzeko behin betiko plataforma) eta Basq Sneakers (kirol-oinetako ekologikoen sortzailea) enpresek lortu zuten saria. Gainera, jardunaldian zehar corporate venturing delakoari buruzko eztabaida egin zen. Horretan, beren esperientzia azaldu zuten BIC Bizkaia Ezkerraldearen tutoretzapeko beste bi enpresak: Aquadatek, eta Albacora eta Pebasak, Codecontract enpresaren proiektu batekin.