BIC Bizkaia Ezkerraldeko IIgner Haztegia zorioneko dago eta, horrenbestez, bertako giza-talde osoa ere bai. Izan ere, espazio honetan kokatutako Isetic enpresa Estatuko 50 start-up enpresarik oparoenetarikoen artean agertzen da, eragin handia duen Emprendedores aldizkariaren azken aleak argitaratutakoaren arabera.

 

 

Nola jaso duzu albistea?

 

Ilusio eta harrotasun handiz. Emprendedores bezalako aldizkari batek 50 start-up enpresarik oparoenetarikoen artean sartzeak gogor lan egiten jarraitzeko motibatzen zaitu eta, horrez gain, egiaztatzen du gure enpresa berrikuntzaren erreferente gisa aitortzen dela.

 

Arrakasta hau epe luzerako izatea espero duzu?

 

Bai. Urteko lehenengo seihilekoan, bezeroen kopurua hirukoiztu egin dugu eta orain dela lau urte pentsaezinak ziren proiektuak lortu ditugu nazioarteko korporazio handiekin. Iseticen parte garen guztiok gaude ilusionatuta gure proiektuarekin eta gogo handiak ditugu hazten jarraitzeko egunero aurkezten zaizkigun erronken aurrean.

 

Gaur egun, zein da enpresaren inguruan egiten duzun azterketa?

 

Honelako abentura bat hasten duzunean, lehenengo urteak oso zailak dira eta asko ahalegindu behar zara.  Besteak beste, Siemens edo General Electric enpresa handiekin ari gara lehian; batzuetan, galdu dugu eta, beste batzuetan, aldiz, irabazi egin dugu. Guretzat borroka horretan egotea soilik bada garaipen bat eta hori gurekin lan egiten duen giza-taldeari esker lortu egin dugu.  Atzera begiratzean, badakit erabaki batzuk beste era batera hartuko nituzkeela, baina hori esperientziak irakasten dizun zerbait da. Horregatik, hain zuzen, gara ekintzaileak.

 

Zeintzuk dira epe laburrera ertainera dituzuen erronka edo helburu berriak?

 

Iseticen berrikuntza eta teknologia dira oinarria eta, bertan, bezeroen berezko premiek mantentzen gaituzte etengabeko berrikuntza-prozesuan. Gure plataformaren ibilbide-orria Gauzen Internetetik harago doa. Zeus Platform tresna giltzarria bihurtu nahi dugu gure bezeroen negozioen digitalizazio-prozesuetan. Gure helburu nagusietako bat da modu erraz batean hurbiltzea bezeroak Adimen Artifizialera, esfortzu handirik gabe eta lehenengo unetik erantsiz balioa. 2019an, gure lehenengo delegazioa ezarriko dugu, Madrilen edo Bartzelonan. 2020an, espero dugu nazioarteko merkatuan beste bat ezartzeko urratsa ematea.

 

Zure ustez, ekiterakoan, zein da arrakastaren gakoa?

 

Ideia on bat; esfortzu handia eta laguntza eskatzen jakitea.

 

Zer gomendatuko zenieke ekitear daudenei?

 

Ez dago zer pentsatzerik.  Esperientzia paregabea da.