Sarework enpresaren Ekiom plataformak Vodafone Empresak ematen duen berrikuntzaren eta aldaketa digitalaren saria jaso du Impulsado Pymes ekimenak Bilboko Euskaldunak Jauregian, martxoaren 15ean, ospatu zuen ekitaldian. BIC Bizkaia Ezkerraldea zentroaren partez, ZORIONAK!
Horiek horrela, enpresa txikiak bultzatzen dituen ekimenaren lehen finalista bihurtu da Ekiom; beste ekimen finalistak datozen hilabeteetan aukeratuko dira Espainiako hirietan eta guztiak estatu mailako saria baterako lehiatuko dira.
Ekiomek energia aurrezteko konponbide jasangarriak ematen ditu. Enpresekin zein partikularrekin lan egiteko gai da eta aurrezpen energetikoa kontrolatzeko eta antolatzeko erremintak ematen ditu; izan ere, bezeroen %30aren aurrezpen energetikoa lortzen du, eta gainera, jasangarritasun energetikoa modu sinplean, intuitiboan eta zuzenean kudeatzeko aukera ematen du.
Argazkia: Twitter @ImpulsandoPymes