IPSUM, makineria berezia eta ekoizpen-prozesuen automatizazioa diseinatzen eta “giltza eskuan” fabrikatzen dituen ingeniaritza da. Gaur egun, BIC Bizkaia Ezkerraldeko gure instalazioetan daude.
Nork osatzen du?
Bere CEOaren, Javier Navas Garayren, espiritu ekintzailetik sortu zen IPSUM. Enpresako bazkide nagusia da, eta, bere inguruan, IPSUMen jarduerarekin erlazionatutako enpresen jabeak bazkide minoritario gisa sartu ziren, aurreikusitako helburuei berme osoz aurre egiteko beharrezko sinergiak batzea lortuz. Enpresa horiek zerbitzua eta osagaia ematen dute, multzoa, IPSUMen zuzendaritza industrialak gobernatzen duen elementu bakar gisa funtzionaraziz.
Zertan datza zuen proiektua? Zer zerbitzu eskaintzen diezue bezeroei?
Proiektua, gure bezeroen ekoizpen-prozesuetan automatizazioa eta kontrola txertatzeko premian datza, bikaintasunerako bide gisa. Bide horretan, zerbitzu hauen diseinua, fabrikazioa, instalazioa eta martxan jartzea eskaintzeko gai gara:
Soldadurako edo manipulazioko zelula robotizatuak; manipulatzeko linea automatizatuak; muntaketa; mihiztaketa; laser edo erresistentzia soldadura; ikuspen artifizial bidezko kontrol- eta ikuskapen-postuak; korronte induzituak; ultrasoinua; sentsoreak, etab., eta baita dimentsioak, pitzadurak, kalitateak eta abar kontrolatzeko, eta prentsen eta askotariko makineriaren ekoizpen-lerroak eta retrofitting-a egokitzeko lanak ere.
Zeintzuk dira zuen erronka hurbilenak eta epe labur eta luzerako helburuak?
Gure erronka nagusia, ikuspen artifizialeko kameren edo eskanerren bidez, kontrol-sistema bat garatzea da, modu dinamiko-dinamikoan eta modularrean, gure bezeroen aplikazioetan ahalik eta modu estandarizatuenean inplementatzeko.
Epe laburreko helburuak, lehen aipatutako zerbitzuekin, ekoizpen-prozesuen automatizazioaren sektorean finkatzea dira, eta epe luzerako, aurreko puntuan azaldutako kontrol-sistema txertatuz, gure bezeroentzat erreferente bihurtzea, prozesuei balio erantsia emanez eta, horretan oinarrituta nazio eta nazioarte mailako hazkundea lortuz.
Zertan bereizten zarete sektore horretan diharduten gainerako enpresetatik?
Sortu ginenetik, sektoreko beste enpresa ez izaten saiatu gara, gure bezeroak eta hornitzaileak zerbitzu- eta lankidetza-dinamika batean sartzen, gure hornitzaileen teknologia berriak ezagutzeko eta horien garapenaren berri izateko, eta gure bezeroen produkzio-prozesuetan inplementatzeko. Gure bezeroen prozesu eta kezken egunerokoan parte hartzen, eta gure hornitzaileen eskutik soluzio egokiak ematen saiatzen gara.
BIC Bizkaia Ezkerraldean zaudete
Zelan iritsi zarete enpresa-inkubagailu honetara?
Hasieratik, enpresaren garapenak eta prestakuntzak oinarri sendoa zuten kontrol-sistema modular dinamiko-dinamiko bat garatzeko ideian, eta, puntu horretan, BIC Bizkaia Ezkerraldeak mota guztietarako ekintzailetzarako beharrezkoa den euskarri eta laguntzarik onena eskaintzen zuen.
Zertan laguntzen dizue BIC Bizkaia Ezkerraldean egoteak?
Hasiera guztiak dira gogorrak enpresa batentzat, eta, alde horretatik, eguneroko jardunean BIC Bizkaia Ezkerraldearen lokalak eta instalazioak eskuragarri izatea luxua da, eta baita bere sailetako zerbitzu eta langileak ere, enpresa guztiek funtzionatzeko behar dituzten erraztasunak ematen dizkigutelako.
Gomendatuko zenieke beste enpresa batzuei BICen sartzea?
Jakina, zalantza barik.