Barakaldoko BIC Bizkaia Ezkerraldearen Ilgner eraikinean Casual Friday Meetingen beste edizio bat egin da gaur goizean. Ezkerraldeko eta Meatzaldeko enpresa ugari egon dira bertan.
B+I Strategyko bazkide Oscar Valdivielsok abiatu du jardunaldia, “Claves para intraemprender en tu empresa” (Zure enpresan intraekiteko gakoak) hitzaldia emanez, eta azaldu du prozesua nola gauzatzen den eta zein diren intraekitearen onurak eta horretarako arrazoiak. Halaber, dagoeneko existitzen diren enpresetan intraekiteko gaur egun dauden laguntzen berri ere eman da ekitaldian.
Hitzaldiaren ondoren, une batez elkarrekin egon ahal izan dira bertaratutakoak, eta aurkeztutako gaiari buruzko iritziak eta ideiak trukatu dituzte.