Emakumea, barakaldarra eta ekintzailea. Inés Cejudo Undersat Mobile Computing IT-eko, BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen startup-eko, zuzendari komertzialarekin hitz egin dugu. ‘Cloud computing’ zerbitzua sortu du enpresentzat, bulegotik kanpo lan egiten duten langileen mugikortasunari buruzko informazioa emanez, banaketa-zerbitzuak edo berrikuspen teknikoak, besteak beste.
Nola definitzen du Undersat-ek bere burua eta zein da zure funtzio nagusia enpresan/startup-ean?
UNDERSAT startup bat da, lan-parteak eta ibilbide-orriak kudeatzeko sistema bat du, eta bulegotik kanpo zerbitzuak ematen dituzten edo langileak mugikortasunean dituzten enpresei zuzenduta dago. Negozio ildo berriak sakelakoaren bidez lanaldien erregistroa eta itxaronaldi birtualeko ilarak kudeatzeko sistema dira.
Bezeroekiko harremana da nire eginkizun nagusia, eta baita kontabilitate eta administrazio gaiak ere.
Nolakoa izan da zure ibilbidea enpresa arrakastatsu honetan, Zuzendari Komertzial gisa, gorenera iritsi arte?
Enpresan gauden guztiok zerbitzu informatikoak eta logistikoak ematen dituzten enpresetatik igaro gara, eta sinergiek euren lana egin zuten. Azkenean, zure ezagutzak eta esperientzia ondoen balia ditzakezun alderdiak bilatzea da kontua.
Zelan sortu zen Undersat Mobile Computing IT eratzeko ideia?
Ideia beti egon zen hor, enpresek informazioa sortzen zuten, baina sistema informatikoek bulegoetara mugatzen zuten, eta teknologia garatuz joan zenean, gure metodo eta baliabide propioekin gauzatzeko ideiaren alde egin ahal izan genuen.
Zer enpresa motarentzat egiten duzue lan?
Enpresaren helburua garatzea eta haztea da, baina ez modu deskontrolatuan, zentzuz baizik, eta nondik gatozen eta nora goazen perspektiba galdu barik.
Gure zerbitzuen hartzaile diren enpresak batez ere sektore logistikokoak, banaketakoak, laguntza teknikokoak, mantentze-lanetakoak eta, oro har, langileak euren lantegitik kanpo dituen edozein sektoretakoak dira.
Zeintzuk dira zuen berehalako erronkak?
Gure negozio-ildo berriak ezagutaraztea eta gure bezeroentzako soluzioak garatzen jarraitzea.
Zerk bereizten zaituzte beste enpresetatik?
Lehenengo aldea gure sektoreko gainerako enpresei lau gorputzeko abantaila ateratzen diegula da, eta horren ondorioz, gure sistema sendoa eta heldua da, helburu gehiago bete ditu eta bezeroen beharretara egokitzen jakin du.
Zelan heldu zineten BIC Bizkaia Ezkerraldera?
Beti nahi izan genuen gure egoitza soziala Barakaldon edukitzea, teknologia berriak hainbeste behar zituen ezkerraldea bezalako eremu batean, eta BIC Bizkaia Ezkerraldeak hurbiltasun eta irisgarritasun baldintzak betetzen zituen.
Zer iritzi duzue enpresen inkubagailu horri buruz?
Startup batekin hasteko eta hemen lan egiten duten langileen aholkularitza eta laguntza izateko leku ona da.
Zertan lagundu dizue BIC Bizkaia Ezkerraldean inkubatuta egoteak?
Hemen inkubatuta dauden beste enpresa batzuekin harremanetan jartzeko aukera izan dugu eta horrek sinergiak sortzen ditu eta egunerokoan laguntzen digu.
Gomendatuko al zenieke beste enpresa batzuei BICera etortzea?
Noski baietz, zure negozio-ideia garatzeko eta sinesten duzun horren alde egiteko aukera bikaina da.
Igande honetan martxoaren 8a izan da, Emakumearen Eguna. Ba al duzu mezurik zu bezala gorenera iritsi gura duten emakume guztientzat?
Ez diezaiotela inoiz beren ametsak eta helburuak jarraitzeari utzi, bidea oso gogorra bada ere, beti dagoelako argi bat tunelaren amaieran, eta soilik saiatzeak ere merezi duelako.